Ireki menu nagusia

Aldaketak

6.077 bytes added ,  Duela 11 urte
ez dago edizio laburpenik
==Sintomak eta zeinuak==
[[Zeinu]]rik esanguratsuenak sukarra, sabelmina, beherakoa (askotan odolik gabe), nekea, pisu galera, ukigarria den masa, uzki-arteka eta fistulak dira. Hazkuntzaren atzerapena umeengan, ileitis akutua (apendizitisa dirudi) eta abszesuak ere ikus daitezke. Gaixotasunaren bilakaera hiru patroi nagusitan bana daiteke: 1) hanturazkoa, 2) estenosatzailea eta 3) fistulizatzailea.
 
==Konplikazioak==
Konplikazio ohikoenak [[heste-butxadura]] ([[edema]] edo [[fibrosi]]agatik), uzki inguruko lesioak, [[fistula]] eta [[abszesu]]ak dira.
 
Fistula mota desberdinak daude: heste-hestea, heste-gernu-maskuria, heste-bagina, heste-larruazale, heste-ehun bigunetara; askotan abszesuak sortzen direlarik. [[Ultzeradun kolitis]]ean ez bezala heste-zulaketa eta megakolon toxikoa oso arraroak dira.
 
Bestela behazun-gatzen xurgapen txarrak kolesterolez osaturiko behazun harriak edota oxalatozko giltzurrun-harriak sor ditzake.
 
Beste konplikazio batzuk hesteetako gaixotasun gaiztoak eta [[amiloidosi]]a lirateke. Crohn-en gaixotasuna duten pertsonek [[minbizi]]a pairatzeko arrisku handiagoa dute pertsona osasuntsuek baino. Arrisku faktoreak ultzeradun kolitis-erako berberak dira, fistula eta ebakuntzekin batera.
 
==Digestio-aparatuaz kanpoko klinika==
[[Digestio-aparatu]]an gertatzen denaz gain hesteetako hanturazko gaixotasunak gorputzeko beste zenbait aparatu eta atal ere kaltetu ditzake:
 
1.- [[Artikulazio]]ak: artritis periferikoa, giltzadura handiak kaltetzen ditu (belaunak, orpoak). Hesteetako gaixotasunaren agerraldiekin batera gertatzen da eta normalean hesteetako sintomak giltzaduretakoen aurretik doaz. [[Ultzeradun kolitis]]ean baino sarriagotan ikus daiteke, digestio-aparatuaz kanpoko konplikazio arruntena izanik. Espondilitis ankilosatzaile eta sakroileitis-ak aldiz ez daukate zertan hesteetako gaixotasunarekin batera joan.
 
2.- [[Azala (anatomia)|Larruazala]]: eritema nudoso-a larruazaleko agerpen ohikoena da. Crohn-en gaixotasunean eta emakumeengan arruntagoa da eta hesteetako gaixotasunarekin batera agertzen da. Beste konplikazio batzuk: ultzera aftosoak, gangrenadun pioderma eta larruazaleko Crohn-en gaixotasuna.
 
3.- [[Begi]]ak: epieskleritis-a, iritis-a eta ubeitis-a.
 
4.- [[Gibel]]a: gibeleko esteatosia, gibel barneko kolangitis esklerosatzailea, lehen mailako kolangitis esklerosatzailea, kolangiokartzinoma eta hepatitis kronikoa.
 
5.- Beste batzuk: anemia hemolitiko autoinmunea, flebitisa eta biriketako enbolia, gaixotasunak sortzen duen hiperkoagulabilitate egoeragatik.
 
==Diagnostikoa==
*[[Proba analitiko]]ak: leukozitosia, aldi akutuko erreaktanteen igoera, plaketen igoera eta hemoglobinaren jaitsiera aurki ditzakegu besteak beste.
 
*Bariodun [[erradiologia]] gaixotasunaren hedadura eta honekin agertzen diren lesioak definitzeko oso lagungarria da. Hala ere bere erabilera kontraindikatuta legoke aldi akutu eta megakolon toxikoan.
 
*[[Endoskopia]]: [[Kolonoskopia]] diagnostikorako daukagun metodo sentikor eta espezifikoena da.
 
==Diagnostiko bereizlea==
Gaixotasun honen diagnostikoa egin baino lehenago beste gaixotasun batzuk baztertu beharko ditugu:
 
* Ondesteko odoljarioak sor ditzaketen hainbat gaixotasun: odoluzkiak (hemorroideak), minbizia, polipo eta dibertikuluak, angiodisplasia.
 
* Kolitis akutu kutsagarria: Salmonella, Shigella, Campylobacter, Yersinia, Plesiomanas shigelloides, Aeromonas hydrophilia, E. Coli 0157:H7, Clostriduim difficile (pseudomintzezko kolitis-a), gonokozia, tuberkulosia, amebiasis, zitomegalobirisa.
 
* Kolitis iskemikoa.
 
* Heste suminkorraren sindromea.
 
* Hesteetako [[linfoma]].
 
== Tratamendua ==
*Oinarrizko [[tratamendu]]a: gaixotasuna arina denean beherakoaren kontrako farmakoekin nahikoa da (difenoxilatoa, atropina eta loperamida). Kasu larrienetan aldiz baraua, zain-barnetiko kortikoideak, hidratazioa eta transfusioak beharrezkoak dira. Mantenu parenterala, Crohn-en gaixotasunean lehen mailako tratamendu gisa eraginkorra da baina ahotiko elikadura berriz ere sartzen denean berrerortze ugari gertatzen dira eta ez du inoiz tratamendu farmakologikoa ordezkatu behar. Beste alde batetik guztiz garrantzitsua da indarge dagoen gaixoa ebakuntza aurretik ondo prestatzea eta baita ere laguntza psikologikoa ematea.
 
*[[Sulfasalazina]] eta aminosalizilatoak: Sulfasalazinaren osagai aktiboa azido 5- aminosalizilikoa da (5-ASA) eta sulfapiridina izeneko garraiatzaile bati loturik dago. Ikusi da alde batetik larritasun arin eta ertaineko koloneko gaixotasunean eraginkorra dela eta bestetik ultzeradun kolitis-aren gutxitzeak mantentzeko ere erabil daitekeela. Farmako honek toxikotasuna sulfapiridinari zor dio. Dosi menpekorrak diren 2. mailako ondorioak: goragalea, buruko mina eta gutxiagotan anemia hemolitikoa dira eta dosia gutxiagotzean hobetzen dira. Idiosinkrasiagatiko ondorioak sukarra, exantema, neutropenia, pankreatitis-a eta hepatitis-a dira, besteak beste. Aminosalizilato berriak sulfasalazina bezain eraginkorrak dira baina toxikotasun txikiagoarekin.
 
*[[Glukokortikoide]]ak: Gaixotasun larrian eta ileon eta kolona hartzen dituen Crohn-en gaixotasunean erabilgarriak dira. Epe luzera dituzten ondorioek erabilpen kronikoa zailtzen dute.
 
*[[Immunogutxitzaile]]ak: [[azatioprina]] eta [[6-merkaptopurina]] dira. Kortikoide dosiak gutxitzeko eta fistuladun edota erantzuten ez duen Crohn-en gaixotasunean erabiltzen da (batzuetan 2-6 hilabete behar izaten dira emaitzak ikusteko). Toxikotasunari dagokionez pankreatitis-a, inmunoeskasia eta kartzinogenesia sor ditzake. Haurdunaldian ezin dira erabili.
Metronidazol-a: Koloneko gaixotasuna eta erantzuten ez duen uzki inguruko Crohn-en gaixotasunean eraginkorra izan daiteke. 2. mailako ondorioak neuropatia periferikoa, metal-zaporea eta kartzinogenesia dira. Haurdunaldian ekidin behar da. Beste antibiotiko batzuk, adibidez, ziprofloxazinoa; ileon eta uzki inguruko Crohn-en gaixotasunean erabilgarria izan daitezke. Abszesu eta kolitis fulminantean espektru zabaleko zain-barnetiko antibiotikoak eman behar dira.
 
*[[Kirurgia]]: Ultzeradun kolitisak bestelako tratamenduei erantzuten ez dionean, megakolon toxikoa 24-48 ordutan farmako bidezko tratamenduarekin hobetzen ez denean eta minbizia edo displasia dagoenean kolon osoa kentzea sendagarria da. Crohn-en gaixotasunean heste zati bat kentzen da behin-betiko butxadura, abszesu edo fistulek bestelako tratamenduari erantzuten ez diotenean. Kasu honetan ebakuntza ez litzateke sendagarria izango.
 
 
[[Kategoria:Digestio aparatuaren gaixotasunak]]
39.823

edits