«Epilepsia»: berrikuspenen arteko aldeak

5 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
clean up
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +))
t (clean up)
 
{{ohar medikoa}}
{{gaixotasun infotaula}}
'''Epilepsia''' krisi epileptikoak edo [[konbultsio]]ak nozitzeagatik nabarmentzen den [[eritasun|gaixotasun]] [[kroniko]]a da.
 
Krisi epileptiko bat sufritzen duten pertsona guztiak ez dute zertan epilepsia diagnostikaturik eduki. Gutxienez bi krisialditik gora eduki dituztenak hartzen dira epileptikotzat.
 
== Eragileak ==
Krisi epileptiko bat [[garun]]eko jarduera elektriko ezohiko batek gorputzean aldaketa ez boluntarioak sortzen dituenean gertatzen da, hau da, garuneko zenbait neurona berez despolarizatzen dira, estimulu beharrik gabe: [[gihar]]ren mugimendu ez boluntarioa, gorputzaren funtzioen aldaketa, jarreran eta adi egoteko ahalmenean aldaketak... Krisi bat segundo batzuetatik hainbat minuturaino luza daiteke. 20 krisi epileptiko motatik gora daude.
 
Pertsona batek krisialdi epileptiko batean ager ditzakeen sintomak aldatu egiten dira alterazio elektrikoa eman den garunaren tokiaren arabera.
 
* ''Krisi toniko/kloniko'' bat (''grand mal'' edo gaitz handia ere deitua) duen pertsona batek oihu egin dezake, zentzua galdu eta lurrera erori, zurrun jarri eta muskuluetan espasmoak eduki. Bertan garuneko gune guztiak afektatzen dira. Lehengo fasean muskuluak uzkurtzen dira espasmoak agertuz. Bigarren fase batean erlaxatu egiten dira eta epilepsia atakea agertzen da.
 
* ''Ausentzi krisi'' baten (''petit mal'' edo gaitz txikia deiturikoa) manifestazio bakarra begi kliskatze azkar bat edo segundo batzuetan ikusmena galtzea da. Haurtzaroan nahiko ohikoa izaten da. Hemen ere garuneko gune guztiak daude afektatuta.
 
* Beste krisi mota bat ''krisi partzial konplexua'' delakoa da, non gaixoak zorabiatu itxura izan dezake eta ezingo luke ez galderei ez aginduei erantzun. Pertsona batzuek hain krisi ahulak izaten dituzte, ezen askotan besteek ez dute igarri ere egiten. Kasu honetan garunaren gune bat bakarrik dago afektatuta, arraroagoa da.
 
[[Tratamendu]] egokiarekin posible da krisiak kontrolatzea gaixoen portzentajea handi batean.
 
Horretako, eragileak saihestu behar ditugu, alde batetik, eta bestetik [[sendagai]]ak erabili, [[antiepileptiko]]ak hain zuzen ere.
 
Halaber, [[kirurgia]] ere konponbidea izan daiteke. [[Osakidetza]]n, [[Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea|Gurutzetako Ospitalea]] leku bakarra da hauxe eskaintzen, [[Neurokirurgia]]ren zerbitzuan beti ere.
 
[[Kategoria:Gaixotasun neurologikoak]]
[[Kategoria:Ikastea oztopatzen duten gaigabeziakdesgaitasunak]]