Habana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
34. lerroa:
== Geografia ==
Habana [[Kuba]]ko ipar-mendebaldeko itsasaldeko badia batean dago, [[Ozeano Atlantikoa]] [[Karibe itsasoa]]rekin lotzen dituen [[Floridako itsasartea]]ren hegoaldean. Badiaren ahoa estua eta luzea da eta oso portu natural segurua da. Haren kokapena dela eta, [[Mexikoko golkoa]]ren sarreran, [[Hego Amerika]]tik [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetara]] doan itsas bidean, denbora luzean [[Karibea (eskualdea)|Karibeko]] porturik handienetarikoa izan da.
 
[[Archivo:Habana P.jpg|thumb|centre|700px|Habanako panorama.]]
 
Hiria badiaren mendebalde eta hegoaldeko muino apaletan hedatzen da. Almendrares ibaiak hegoaldetik iparralderako norabidean zeharkatzen du. Ekialdean dagoen [[kareharri]]zko goragunearen gainetan (60 m) El Morro eta La Cabañako gotorleku kolonialak daude. Mendebaldeko beste goragune baten gainean Printzearen gaztelua eta Habanako Unibertsitatea daude.