Txikipedia:Sarajevo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{PAGEBANNER:Sarajevo sa Koševskog Brda in 2010.jpg}} thumb|right|350px|Sarajevoko [[Novi Grad auzunea.]] '''Sarajevo''' Bosnia-H...»
(Ez dago alderik)

18:04, 16 uztaila 2018ko berrikusketa

Sarajevoko Novi Grad auzunea.

Sarajevo Bosnia-Herzegovinako hiriburua eta bertako hiririk handiena da. Hiriak 141.5 kilometro koadro eta 275.524 biztanle ditu (2013ko datuen arabera). Balkanak izeneko eremuko hiririk garrantzitsuena da.

Sarajevok historia aberatsa du. Otomandar Inperioak sortutako hiria da eta 1878an Austria-Hungariaren eskura pasa zen. Lehen Mundu Gerraren ondoren, Jugoslaviako Erresumako hiriburu bilakatu zen. Bosniako gerran, Sarajevoko setioa gertatu zen eta Jugoslavia desagertu ostean, Bosnia-Herzegovinako hiriburu izatera pasa zen.

Bere klima klima kontinental hezea da. Urtean, batez besteko tenperatura 10,1 gradukoa da eta batez besteko prezipitazioa, berriz, 928 milimetrokoa da. Abendua da hilabeterik hodeitsuena eta martxoa eguzkitsuena.

2013ko erroldaren arabera, biztanleriaren %80,74a bosniarra da, %3,78a serbiarra, %4,94 kroaziarra eta beste %10,54a beste etniena.

Sarajevoko ekonomiarik garrantzitsuenak manufaktura, administrazioa eta turismoa dira.