Euskararen jatorria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
32. lerroa:
Erromatartzearen garaiarekin bat egiten du, halaber, euskararen ahaidetza harreman frogatu bakarra, [[akitaniera|akitanierarena]]]<ref name="SEG" /><ref name="Trask" />. Hizkuntza hura zuzenean euskara arkaikoa edo [[aitzineuskara]] den, edo enbor beretik banatutako beste mintzaira bat, zaila da zehaztea, akitanieraren aztarnak laburrak baitira: 400 bat pertsona-izen eta 70 bat jainko-izen, ez esaldi osoen antzik duen ezer. Kronologikoki, akitanieraren aztarna [[Epigrafia|epigrafikoak]] Kristo ondorengo I. eta III. mendekoak dira<ref>{{Cite book|hizkuntza=es|izenburua=El euskera arcaico: extensión y parentescos|urtea=2002|abizena=Núñez Astrain|izena=Luis|orrialdeak=|orrialdea=19|argitaletxea=|ISBN=|formatua=PDF|url=http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2004/El_Euskera_Arcaico_Extension_y_Parentescos.pdf|sartze-data=2018-07-16}}</ref>.
 
Akitanieraren aztarna epografiko hauetarik gehienak Gaskoniako Bigorra eskualdean topatu dira, ez Baskoien tribuen lurraldeetan, baizik eta erromatarrek Ausci deitzen zituzten haien lurretan. Hilarrietan eta jainkoei eskainitako esteletan euskaraz ulergarri diren izenak ageri dira, beste batzuen artean: andere (''anderexso''), ume (''ombe''-), gizon (''cison''), seme (''sembe''), bihotz (''bihos''), neskato (''nescato''), sein (''seni''-) eta seniko (''sennico''), eta ''ilurberrixo''; eta honako adjektiboak: gorri (-''corri'' / -''gorri''), beltz (''belex''-), ilun (''ilunno'') edota zahar. Baita -tar atzizkia ere (''bontar, orcotar'').
 
Euskal Herrian aurkituriko estela akitaniarren artean, Atharratzeko bat aipa daiteke, eta bat, geografikoki urrunago, Nafarroa Garaian (Piriniotik hegoaldera beraz), Lergan.
 
=== Baskonizazio berantiarra ===