Euskararen jatorria: berrikuspenen arteko aldeak

== Egungo euskararen jatorria ==
 
Euskara hizkuntza isolatua izan arren, bere [[Euskararen historia|historiari]] begiratuta, zantzuak lor daitezke zein kontestutatik datorren: ze ezaugarri izan zitzakeen berreraiki daitekeen euskara-mota zaharrenak, eta antzinako zantzu horiek zein kontestu linguistikotan garatu ziren. Historikoki, datu horiek aro kristauaren hasieran jartzen gaituzte, Euskal Herria eta inguruak [[Erromatar Inperioa|Erromako]] eragin kultural eta linguistikoarenlinguistikoarekoin topo baitanegin egonzuten zireneangaraiarekin.
 
=== Aitzineuskara ===
{{sakontzeko|Aitzineuskara}}
Hizkuntzalariek berreraiki ahal izan duten euskararen forma zaharrenei aitzineuskara deitu izan zaie. Joseba Lakarraren iritziz, datak erlatiboak direla zehazturik, aitzineuskararen estadioa koka daiteke erromatarrekin kontaktuan sartu aurretiko garaian, Kristo aurreko 2. mendera arteko estadio bat litzateke.
 
 
=== Euskaldunak, baskoiak eta euskararen arteko harremana ===
Ez dakigu ere Antzinako Erromako historialariek zehaztasunez deskribatu ote zituzten giza-talde hauek, edo euren hirien izenak eta zuten erlazioa ondo aztertu. Garai erromatar berantiarrean autrigoien lurraldea bai agertzen da deskribatua, barduliarrak behin eta karistiarrak inoiz ez gehiago. Guzti hauek ''baskoi'' gisa agertzen dira deskribapenetan, baita [[Erromatar Inperioaren gainbehera]]ren ostean.<ref>{{erreferentzia|izenburua=Autrigones, Caristios, Várdulos y Vascones n el periodo tardorromano. Estudio de las fuentes y su problemática|url=http://sehn.org.es/wordpress/wp-content/uploads/2017/07/congreso3_area1_emborujosalgado.pdf|abizena1=Emborujo Salgado|izena1=Mª Isidora|aldizkaria=Nafarroako kondairaren hirugarren batzarre orokorra|urtea=1994}}</ref> Gaur egungo euskal lurraldeetan antzina bizi ziren herrien euskalduntasunari lotutako polemikarik interesgarriena [[Iruña-Veleia#2006ko_ustezko_aurkikuntzak|Iruña-Veleian 2006an egin zituzten ustezko aurkikuntza]] da. [[Ostraka|Ostraken]] benetakotasunaz gain, Iruña-Veleian bizi ziren herritarren hizkuntzari buruzko eztabaida piztu da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los textos hallados en Iruña-Veleia están escritos "inequívocamente" en euskara|url=http://www.gara.net/idatzia/20060616/art169077.php|aldizkaria=Gara|sartze-data=2018-07-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Mundinteractivos|izenburua=Confirman la autenticidad de unos grafitos que contienen las primeras palabras en euskera {{!}} elmundo.es|url=http://www.elmundo.es/elmundo/2006/11/24/cultura/1164387568.html|aldizkaria=www.elmundo.es|sartze-data=2018-07-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Veleia: disparateen zerrenda|hizkuntza=eu|url=http://sustatu.com/1227160971|aldizkaria=sustatu.com|sartze-data=2018-07-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Iruña-Veleia, egia ala gezurra?|hizkuntza=eu-ES|url=http://goiena.net/blogak/elexpuru|aldizkaria=Iruña-Veleia, egia ala gezurra?|sartze-data=2018-07-13}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=erabili.eus/ Dozenaka faltsukeria|url=http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1234784400/1235409796|aldizkaria=www.erabili.eus|sartze-data=2018-07-13}}</ref>.
 
=== Aitzineuskaratik euskararaAkitaniera ===
{{sakontzeko|Akitaniera|Baskonizazio berantiarra|Aitzineuskara}}
[[File:Euskera arkaiko755.png|thumb|Euskera arkaikoren edo akitanieraren hedapena]]
Antzinatean testigantza utzi duten hizkuntzen artean, bakarrarekin frogatu izan da euskarak harremana duela: [[akitaniera]]<ref name="SEG" /><ref name="Trask" />. Hizkuntza hura zuzenean euskara arkaikoa edo [[aitzineuskara]] den, edo enbor beretik banatutako beste mintzaira bat, zaila da zehaztea, akitanieraren aztarnak laburrak baitira: 400 bat pertsona-izen eta 70 bat jainko-izen, ez esaldi osoen antzik duen ezer.
Anonymous user