Herri Batasuneko Hautagaitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Danwasd (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Danwasd (eztabaida | ekarpenak)
11. lerroa:
| eserlekuak erakundeetan = [[Kataluniako Parlamentua]]n
{{Eserleku|4|135|hex=#FFED00}}
Zinegotziak [[Katalunia]]ko udaletan
{{Eserleku|382|9077|hex=#FFED00}}
Zinegotziak [[Valentziako Erkidegoa|Valentziako Erkidego]]ko udaletan
{{Eserleku|3|5742|hex=#FFED00}}

| webgunea = www.cup.cat
|Goiburuagoiburua=Dempeus! (Zutik!)}}
'''Herri Batasuneko Hautagaitza''' ({{lang-ca|Candidatura d'Unitat Popular, CUP}}) [[Katalan Herriak|Katalan Herrietako]] [[ezker politiko|ezkerreko]] alderdi politiko [[independentzia|independentista]] bat da, [[1986]]ko [[abenduaren 14]]an sortua. Hiru katalan herrialde nagusietan hedatua dago, alegia, [[Katalunia]]n, [[Balearrak|Balearretan]] eta [[Valentziako Erkidegoa]]n.

1.157. lerroa:

=== 2012: «Herriaren ordua da» ===
[[Fitxategi:Catalonian_parliamentary_election_in_Sabadell_2012_(49).jpg|thumb|CUP-AE alderdiaren boto-txartelantxartela (Sabadell, Bartzelona).]]
Reuseko[[Reus|Reusko]] Batzar Nazionalean, [[2012|2012ko]] [[Martxo|martxoan]], hurrengo Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara aurkezteko aukera plazaratzen da, oso gutxigatik onartzen dena, "ahalik eta lehen" aurkeztea erabakiz.

[[Urriaren 13|Urriaren 13an]], behin [[2012ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak|2012ko Kataluniako Parlamentuaren hauteskundeak]] iragarrita, Molins del Rein bigarren Batzar Nazional bat ospatzen da; bertan, 650 bozen %77aren bermez, hauteskundeetara aurkeztea erabakitzen da. [[David Fernàndez i Ramos|David Fernàndez]] kazetariak, Georgina Rieradevallek ([[Vic|Viceko]] errejidorea) eta Quim Arrufatek ([[Vilanova i la Geltrú|Vilanova i la Geltrúko]] errejidorea) [[Bartzelonako probintzia|Bartzelonako]] zerrenda hasiko dute, Lluc Sallelas kazetaria zerrendaburu izango da [[Gironako probintzia|Gironako]] zerrendan, Antonieta Jarné [[Lleidako probintzia|Lleidan]] eta Jordi Martí [[Tarragonako probintzia|Tarragonan]]. Alderdia ''CUP-Alternativa d'Esquerres'' (CUP-AE; CUP-Ezkertiar Alternatiba) izenarekin aurkeztuko da, alderditik at dauden mugimentu sozial eta kolektibo ugarien ordezkaritza izan nahian. Horren adierazgarri, adibidez, [[Bartzelonako probintzia|Bartzelonako]] zerrendaburua independentea izatea izan zen. Alderdiari sostengua ematen zioten erakundeen artean Revolta Global, En Lluita (Borrokan), Lluita Internacionalista (Borroka Internazionalista) eta Pagesos per la Dignitat Rural Catalana (Nekazariak Kataluniako Landa-duintasunaren Alde) ditugu, besteak beste. Era berean, Katalan Herriko izen oneko pertsona famatuek ere zerrendetan parte hartu zuten; hala nola, Oleguer Presas futbolaria ([[Bartzelonako probintzia|Bartzelona]]), [[Cesk Freixas]] abeslaria ([[Bartzelonako probintzia|Bartzelona]], #10), [[Francesc Ribera i Toneu|Francesc Ribera ''Titot'']] eta Xavi Sarrià, [[Obrint Pas|Obrint Paseko]] idazle eta abeslaria.

Batzar Nazional hau baina egun batzuk lehenago, [[Katalunia]] osoan zehar asanblea irekiak bultzatzen dira, 30 bat, hauteskundeetara aurkezteko edo ez aurkezteko eztabaida herritarrei zabaltzeko. Asanblea ostean, abal-jasoketa hasten da, bertatik aurrera anitz erabiliko den mekanismoa. Aste baten ostean 27.111 abal lortuko dita, beharrezkoak ziren abal-kopurua (5.416; 4.042 [[Bartzelonako probintzia|Bartzelonan]], 557 [[Tarragona|Tarragonan]], 503 [[Gironako probintzia|Gironan]] eta 314 [[Lleidako probintzia|Lleidan]]) bosztkoiztuz, bai eta [[Gironako probintzia|Gironako]] abal-kopuru minimoa zortzikoiztuz, 4.000 abal baino gehiagorekin. Era berean, ''#AvalsCUP'' etiketa ''trending topic'' izan zen ere aste hasieran. Hauteskunde-kanpainan zehar alderdiak bere programaren lau bloke tematikoak iragartzen ditu: 1) ''Per la construcció nacional'' (Erainkuntza nazionalarengatik), 2) ''Per un nou model, social, econòmic i cultural'' (Eredu sozial, ekonomiko eta kultural berri batengatik), 3) ''Per la igualtat d'oportunitats, les llibertats, i els drets socials i laborals'' (Aukera-berdintasunarengatik, askatasunarengatik eta lan- zein eskubide sozialengatik) eta 4) ''Per la defensa del territori'' (Lurraldearen babesarengatik).

[[2012ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak|Azaroaren 25eko hauteskundeetan]], CUP - Ezkertiar Alternatiba hautagaitzak 126.219 boza lortuko ditu, Kataluniako Parlamentuak hiru aulki moduan itzuliko dena, Bartzelonako barrutitik. Aulki hauen [[David Fernàndez i Ramos|David Fernàndez]], Georgina Rieradevall eta Quim Arrufatek beteko dituzte. Hasieran EUiAk bi diputatu eskainiko zuela, CUP-AEk talde parlamentario propioa edukitzeko, uste bazen ere (bost diputatu behar dira gutxienez), azkenean, talde mistoan sartu ziren, legislaturako talde mistoko talde bakarra izanik. Parlamentuko inbestidura-prozesuan, alderdiaren bozak nulotzat hartuko dira, sinbolikoki pertsona ez-hautatuak aukeratzeagatik. [[Kataluniako Parlamentua|Parlamentuko]] presidente moduan Manuel G. B. aukeratuko dute, [[Burjassot|Burjassoteko]] bizilaguna eta bere burua hiltzen saiatu zena bere etxegabetzearen aurrean. Presidenteorde moduan mugimendu sozialaren hiru ikur ren alde bozkatu zuten: Pedro Álvarez, duela hogei urte [[L'Hospitalet de Llobregat|l'Hospitalet de Llobregaten]] hildako bizilaguna, kale-jantzian zegoen polizia espainiar batek abakaturikoa; Guillem Agulló, talde faxista batek akabaturiko nerabea, [[Valentziako Erkidegoa|Valentziako Erkidegoan]]; eta Idrissa Diallo, ginear imigrante gaztea, [[Bartzelona|Bartzelonako]] Zona Francako CIEan hildakoa. Parlamentuko Mahaiean Ester Quintana ([[Mossos d'Esquadra|Mossos d'Esquadraen]] gomazko pilota-eskopeta baten tiro baten ondorioz begia galdu zeun neska), Andreu del Cabo ([[TMB|TMBko]] sindikalista kaleratua) eta Blanca Serra ([[80ko hamarkada|80ko hamarkadaren]] hasieran atxilotutako eta torturatutako independentista) bozkatu zituzten.

== Kanpo loturak ==