Juan Martinez Zaldibiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Biografia_infotaula_automatikoa}} '''Juan Martinez Zaldibiakoa Elduaien''' (Tolosa, {{circa|1500}} - {{data|1575|4|28}}) gipuzkoar historialaria eta agintari oinaztar...»
(Ez dago alderik)

18:07, 13 uztaila 2018ko berrikusketa

Juan Martinez Zaldibiakoa Elduaien (Tolosa, c.1500 - 1575eko apirilaren 28a) gipuzkoar historialaria eta agintari oinaztarra izan zen. Zuzenbidea ikasi, jaioterriko alkatea eta Gipuzkoaren ordezkaria izan zen.[1]

Juan Martinez Zaldibiakoa
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1500
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1575eko apirilaren 28a (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta historialaria

Egungo zenbait adituen ustetan euskokantabrismoaren sortzailea dugu. Zenbait liburu idatzi zituen, ezagunena 1560ko Suma de las cosas cantábricas y guipuzcoanas izanda. Gainera, bere lanetan Gipuzkoa Gaztelako Erresumarekin borondatez batzearen teoria defendatu zuen, gerora ildo propio sortu eta arrakasta lortuko zuena.[2]

Erreferentziak

  1. Real Academia de la Historia. Juan Martínez de Zaldivia Elduayen. .
  2. Arrieta Elizalde, Idoia. (2011-04-08). «Ezkutatu digutena: Donostiaren konkista» Berria.


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.