Herri Batasuneko Hautagaitza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Danwasd (eztabaida | ekarpenak)
Danwasd (eztabaida | ekarpenak)
2009
77. lerroa:
[[Mataró]] eta [[Vic]] bezalako hiri ertainetan CUP alderdia lehen aldiz aurkeztu zen. Bertan, 1.170 eta 605 boz lortu zituen arren, hurrenez hurren, udalean ordezkaritzarik lortzeko gutxiegiak izan ziren. [[Manresa]]n ere, 1999an AUPak (''Assemblea d'Unitat Popular'') lortutako boz-kopurua ia bikoiztu zuten arren -1.114-, ez zen nahikoa izan. [[Navarcles]]en, amaitzeko, hautesleen %6.02aren babesa lortu zuen arren, [[Kataluniako Ezker Errepublikarra|ERCrekin]] koalizioa berrargitaratu ez zenez, boto gutxiren faltan ez zuten errepresentaziorik lortu.
 
Bestalde, emaitza negatiboak ere pairatu ziren 2003an. [[Torà]]n, 1999rekin alderatuz, 31 boz eta errejidore bat galdu zuten. Arbúcies-en, udala galdu zuten, 24 urteren ostean, [[Kataluniako Ezker Errepublikarra|ERC]] hiri-koaliziotik irten eta bere kabuz aurkeztu zelako, hausteskudeak irabaziz. Dena dela, Toràn, CUParen eta Independents per Torà (InTo) alderdien arteko itun batek [[Konbergentzia eta Batasuna|CiU]] udaletik kanporatzea lortu zuen, hilabete gutxi batzuk iraun zuena soilik, InTo-n eman ziren barne-arazoen ondorioz. [[Sabadell]]en ere, [[Kataluniarako Iniziatiba Berdeak - Ezker Batua eta Alternatiboa|ICV-EUiA]] Sabadell-eko hautagaitza popularretik irten zenez (''L'Entesa per Sabadell''; Sabadellerako akordioa), 8 errejidore galdu zituzten [[2003|2003an]], [[1999|1999arekin]] alderatuz (10-2). Modu horretan, Xavi Oca (CUP), zerrendan hirugarrena, kanpo geratu zen.
 
Bakarka aurkeztutako hautagaitzak:
204. lerroa:
 
=== 2007: «Boza ezazu zeure burua. Sartu Udaletxera gurekin batera» ===
[[2007|2007ko]] [[Maiatz|maiatzeko]] udal-hauteskundeetan CUP bakarka edo koalizioen barruan aurkezten da hiri eta herri askotan, [[2003 ko|2003ko]] udal-hauteskundeetan baino hiri-kopuru bikoitzean. 50 hautagaitz baino gehiagorekin, alderdiak 2003an lortutako errejidore-kopurua hirukoiztea lortu zuen, hogeita zazpi errejidore lortuz.
 
Emaitza hauek alderdiaren aurrerapausuen seinale zen, zazpi eskualde-hiriburuetan ordezkaritza lortuz: [[Berga]] (2), [[Manresa]] (1), [[Mataró]] (1), [[Valls]] (1), [[Vic]] (2), [[Vilafranca del Penedès]] (2) eta [[Vilanova i la Geltrú]] (1). Gainera, CUP moduan, beste hainbat hirietan ordezkaritzarik lortu zuten ere: [[Arenys de Munt]] (1), [[Cardedeu]] (1), [[Celrà]] (1), [[Molins de Rei]] (1), [[Montesquiu]] (1), [[Sallent]] (1), [[Sant Celoni]] (2), [[Torà]] (1) eta [[Viladamat]] (1).
580. lerroa:
 
=== 2009 ===
[[2009|2009ko]] [[Urtarril|urtarrileko]] [[Mataró|Mataróko]] Batzar Nazionalean, lehen aipatu bezala, alderdiaren definizioa onesten da, nazio-mailako erakunde politiko moduan, orain arteko udal-mailaren esklusibotasuna gaindituz, eta [[Kataluniako Parlamentua|Kataluniako Parlamentuko]] haustekundeetara aurkezteko aukera zabalduz. Are gehiago, Batzar honetatik aurrera, alderdia gaur egungo sistema osoarekiko kritikoa den espazio guztiaren erreferente politiko moduan aurkeztuko da. Era berean, [[2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeak|2009ko europar hauteskundeetara]] ez aurkeztea erabakitzen du, bai eta beste hautagaitz zein bat bozkatzea zein abstenitzea ere ez defendatuz. Alderdiaren hitzetan, "ez dugu aproposa ikusten hauteskunde hauetan aurkeztea, nahiz eta [[2004|2004ean]] egin izan, Europar Tratatuaren elaborazio-prozesuari erantzuna ematea garrantzizkoa ikusten genuelako, jarrera ezkertiar eta independentista batetik. Gaur egun, maila politikoan aliantzarik ez izateak, bai eta komunikazio txikienarik ere ez izateak beste herrietako alderdi politikoekin, gure ideologiatik gertu, edota barne-organoek gai honen inguruan ezer ez jorratu izanak, erabaki hau hartzera bultzatu gaitu, jarrera hoberen moduan."
 
[[Girona|Gironako]] Batzar Nazionalean ([[2009|2009ko]] [[Uztail|uztaila]]), oso tarte txikiagatik, [[2010eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak|2010eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara]] ez aurkeztea erabakitzen da. Erabaki hau defendatzeko erabili ziren argudioen artean, [[2011|2011ko]] udal-hauteskundeei lehentasuna ematea (alderdiaren handipena ematearren), asanblearismoari uko egin gabe nazio-mailako estruktura bat eraikitzea eta, honi esker, diskurtso nazional bateratu bat artikulatzea. Era berean, 2014ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetara aurkezteko aukera irekita utzi zuen, betiere 2011ko udal-hausteskundeetan errejidore-kopurua emendatuko balitz.
 
[[Tarragona|Tarragonako]] Batzar Nazionala ([[2009|2009ko]] [[Urri|urria]]) idazkaritza nazional berria erabakitzeko balio izan zuen. Era berean, garai hartako [[Kataluniaren independentziari buruzko galdeketak|independentziari buruzko Katalunian zehar egiten ari ziren kontsulteen]] jabetze partidistari buruz ere eztabaidatu zen.
 
=== 2010 ===
 
== Kanpo loturak ==