Unitate aniztun elektriko: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
|||
1. lerroa:
'''Unitate aniztun elektriko''' edo '''EMU''' bat ([[ingeles]]ezko ''Electric multiple unit'' sigletatik) [[tren unitate]] mota bat da, kotxe autopropultsatuz osatua eta indar eragiletzat [[elektrizitate]]a duena. EMU batek ez du [[lokomotor|lokomotorr]]a edo tren-makina bereizirik behar, trakzio-motore elektrikoak [[kotxe]] batean
EMU gehienak bidaiarientzako garraiorako erabiltzen dira, baina kasu batzuetan funtzio ezberdinetarako birgaitu edo moldatu dira, hala nola posta edo ekipaje garraioa, edo tokiko erabiletarako. Oso ezagunak dira mundu osoko aldiriko eta hiriarteko trenbide sareetan, azelerazio azkarra eta kutsadurarik gabeko funtzionamenduari esker. [[Tren-makina]] edota [[diesel unitate aniztun]]ekin konparatuz, EMUak isilagoak dira, eta hala maiztasun handiz arratsalde zein gauez ere erabilgarri izaten jarraitzen dute, trenbide inguruko biztanleria gogaitzea saihestuz. Bestalde, EMU trenentzako tunelen diseinua sinpleagoa da, ez delako behar diesel makinen ihesak desagerrarazteko instalaziorik.
|