Cro-Magnon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

20:36, 30 urtarrila 2008ko berrikusketa

Gizaki honen izena euskararatu eta laburtu ohi da, batez ere plurala (cromañonak) edota errazago adierazteko. Aztarnetako bat aurkitu zen harpeagatik Cro-Magnon Gizakia izena eman zioten. 40000 eta 10000 urte bitartean orain baino lehenago bizi ziren datazioen arabera. Goi Paleolitoa hasten zeneko mugarritzat hartzen da haren agerpena ikuspuntu antropologikotik.

Cro-Magnon gizon baten burezurra
Cro-Magnon emakume baten burezurra

Aurkikuntza

Louis Lartet geologoak lehenengo bost eskeleto aurkitu zituen 1968ko martxoan Cro-Magnon harpean (Frantziako Dordogne lurraldeko Les Eyzies-etik gertu), eta leku horretatik aterata dago gizaki mota honen izena.