Ireki menu nagusia

Aldaketak

13 bytes added, Duela 1 urte
t
[[Funk]] musika [[1970eko hamarkada]]ren hasieran rockaren eszenaren zati bat izan arren, aiseago dantzatzekoa zen erritmoa eta kanta errazagoak garatu zituen. [[Donna Summer]], [[K.C. and the Sunshine Band]], [[MFSB]], [[The Three Degrees]], [[The O’Jays]], [[Barry White]], [[Gloria Gaynor]], [[CHIC]] edo [[The Trammps]] bezalako taldeek disco estiloa osatu zuten. Bat-batean, disco erritmo dantzagarria zeukaten abesti andanak arrakasta lortu zuten, eta dantzalekuak –horren aurretik [[Europa]]ko fenomenoa- [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] zehar hedatu ziren. Famatuena [[New York]]eko [[Studio 54]] izan zen, herrialdean eredua ezarri baitzuen.
 
[[Disco musika|Disco]] estilori gehien lotzen zaion taldea [[The Bee Gees]] da. ''Saturday Night Fever'' filmarentzat egindako musikak garaiko zenita markatu zuen. [[The Rolling Stones]], [[Rod Stewart]], [[Queen]] edo [[The Grateful Dead]] gisako korrente nagusiko taldeek discoaren erritmoa bereganatu zuten, modarekin bat egiteko nahian.
 
Generoaren ospeaz baliatuta, talde gehiegi uztartu zuten euren burua disco musikarekin. Bataz beste, musika horren kalitatea amildu zen. Hamarkadaren bukaerako, discoaren kontrako mugimendua sortu zen. Haren ospea galduta ere, soinu dantzagarriak iraun zuen. [[Disco]] musika, bere eran, gaur egun ezagutzen dugun [[hip hop]] musika (edo rap musika) eragin zuen.