Ilarraka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: {{mikomorfotaula infotaula |izena = Ilarraka |himenioa = orriak |txapela = ganbila |txapela2 = laua |orriak = dekurrentea |hanka = biluzik |esporak = zuria |ekologia = |jangarritas...
 
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
14. lerroa:
|kolorea = lightblue
|izena = Ilarraka
|irudia = Clitocybe nebularis ItalyLepista_nebularis.jpg
|irudiaren testua =
|erreinua = [[Fungi]]
28. lerroa:
 
'''Ilarraka''' (''Clitocybe nebularis'' edo ''Lepista nebularis'') ''[[Tricholomataceae]]'' familiako [[perretxiko]] bat da. [[Latin]]ezko ''nebula'' hitzetik (lainoa esan nahi du) datorkio izena, perretxiko honek daukan kolore gris eta tristeari erreferentzia eginez.
 
==Morfologia==
Perretxiko honek 7 eta 15 cm arteko diametroko [[pileo|txapela]] dauka, gris argia edo errauts kolorekoa eta erdialdean ilunagoa. Hasieran ganbila eta apur bat konkorduna da, baina gero zabaldu egiten da eta azkenerako erditik zapaldua agertzen da. Ertz borobila eta nahiko erregularra dauka. [[Kutikula]] erraz askatzen zaio.
 
Orri sarriak dauzka, desberdinak, beti dekurrenteak (batzuetan gutxiago, besteetan oso dekurrenteak). Kolore krema zikina edo gris horixka daukate.
 
Hanka sendoa eta haragitsua dauka, baina haritsua eta hanpatua ere bai. Gaztetan trinkoa da, gero hustu egiten da. Goian meheagoa da, eta oinarrian erraboildua. Zurixka edo grisaxka da.
 
Haragi homogeneoa dauka, zuria, lodia eta solidoa. Usain sarkor gozoa dauka.
 
Espora zuri eliptikoak dauzka.
 
==Kanpo loturak==