José María Ryan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
 
'''José María Ryan Estrada''' ([[Bilbo]], [[1943]] - [[Zaratamo]], [[1981]]eko [[otsailaren 6]]an hilik aurkitua) [[Ingeniaritza|ingeniari]] industrial bizkaitarra izan zen, [[Lemoizko zentral nuklearra|Lemoizko zentral nukelarreko]] eraikuntzen ingeniari burua, [[Iberdrola]] enpresa eraikitzailearen izenean. 1981ean [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAk]] bahitu egin zuen eta egun batzuen buruan hil egin zuen.
 
1981eko urtarrilaren 29an, ETAk bahitu egin zuen eta aste bateko epea eman zuen obrak bertan behera geratu zitezen, bestela hil egingo zuela idatzi zuen. [[Espainiako Gobernua|Espainiako Gobernuak]] ez zuen men egin eta ondorioz, eta nahiz eta erakunde ugari eta ezberdinek Ryanen askatasunaren aldeko manifestazioak egin (besteak beste [[Amnistia Internazionala|Amnistia Internazionalak]]) ETAk bere hitza bete zuen eta tiro bat buruan emanda erail zuten. Baso-bide batean jaurti zuen ETAk gorpua, Zaratamoko lurretan<ref>{{Erreferentzia|izena=Ediciones El|abizena=País|izenburua=ETAm asesinó ayer a José María Ryan, ingeniero de la central nuclear de Lemóniz|hizkuntza=es|data=1981-02-07|url=https://elpais.com/diario/1981/02/07/espana/350348406_850215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2018-07-04}}</ref>.