Euskadi Irratia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
9. lerroa:
===='''Frankismo garaian'''====
1937an, sortu berria zen Eusko Jaurlaritzak irrati igorgailu bat ezarri zuen Itziarren, Getari baserrian. Bilbo erori ondoren baina, irrati zerbitzu horrek igortzeari utzi zion.
 
10 urte beranduago, erbestean zen jaurlaritzak irrati bat ezartzearen proiektua berrartu zuen. Era honetara, 1946ean Mugerretik (Lapurdi) ekin zitzaien irrati berri horren frogei, eta 1947ko otsailean emititu zen lehen programa ofiziala.
 
Irratiak erresistentzia izaera zuen, Hego Euskal Herrian frankisten gehiegikeriak salatzeko eta mezu abertzaleak zabaltzeko erabiltzen zen. 1954. urtean ordea, frankisten eskakizunei erantzunez, Frantziako gobernuak irratia itxi zuen.
Bigarren etapa hori ere, irratiaren itxierarekin amaitu zen, baina hirugarren saiakera bat ere izan zen.
 
Bederatzi urte igaro ondoren, [[1965|1965eko]] [[Uztailaren 10|uztailaren 10ean]] ekin zioten emisioari berriro, orduan [[Caracas|Caracasetik]] ([[Venezuela]]). Uhin ertainean emititzen zuen irrati horrek, Amerikatik Euskal Herrira iritsi ahal izateko. Erbestean egon arren, irrati klandestinoa zen, Venezuelako oihanean kokatu zituzten beharrezko azpiegiturak.