Ana Morales: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean|luistxo}}
 
'''Ana Isabel Morales''' ([[Bilbo]], [[1969]]) [[idazle]], [[Itzulpengintza|itzultzaile]] eta [[Hizkuntza-interpretazio|interpretari]] euskalduna eta [[Feminismo|feminista]] da. Bere lanak '''Ana Morales''' gisa izenpetzen ditu. Itzultzaile gisa, [[Jane Austen]] euskaratzen nabarmendu izan da.
Ana Morales (Bilbo, 1969). Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta Genero Ikasketak egin zituen Marylandeko Unibertsitatean. Itzultzaile eta interpretea da eta Nazio Batuen Erakundean eta Euskal Herriko Unibertsitatean aritu da. Dozena bat liburu itzuli ditu, horietariko batzuk literatur lanak, adibidez Jane Austenen Harrotasuna eta aurrejuzguak eta Watsondarrak eta Charlotte Perkins-Gilmanen Hormako paper horia. Xerezaderen Artxiboa literatur podkastaren sortzaile eta egileetako bat da, eta hainbat ipuin itzuli ditu proiektu horretarako. Gaur egun UPV/EHUn dago lanean.
 
== Biografia ==
Bilboko [[San Ignazio (Bilbo)|San Inazio]] auzoan jaio eta hazitakoa, nagusitan euskaldundutakoa da Ana Morales. [[Euskal filologia]] ikasi zuen [[Deustuko Unibertsitatea|Deustuko Unibertsitatean]] eta [[Genero-ikasketak|genero ikasketak]] egin zituen [[Maryland|Marylandeko]] Unibertsitatean. Itzultzaile eta interpretari lanak egin izan ditu [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuen Erakundean]] (New York-eko egoitzan, ingelesa eta gaztelaniaren artean), eta [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitatean]] (ingelesa, euskara, eta gaztelaniaren artean). 2018an, EHUn ari da lanean<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Pasazaite|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=http://www.pasazaite.com/translator/Morales/|aldizkaria=www.pasazaite.com|sartze-data=2018-07-04}}</ref>.
 
[[Literatura|Literaturaren]] alorrean, itzultzaile eta sortzaile izateaz gain, dibulgatzailea ere bada Ana Morales, [[Jasone Larrinaga|Jasone Larrinagarekin]] batera [[Xerezaderen Artxiboa]] literatur [[podcast]]-a ekoizten baitu. [[Bilbo Hiria Irratia|Bilbo Hiria irratian]] emateaz gain, Interneten argitaratzen dira podcast ale horiek.
 
== Itzulpen lanak ==
 
* Genero nahasmendua : Feminismoa eta identitatearen subertsioa. Butler, Judith (2018). Saiakera.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=NorDaNor {{!}} EIZIE|hizkuntza=en|url=http://nordanor.eus/nor?id=408|aldizkaria=nordanor.eus|sartze-data=2018-07-04}}</ref>
* Kristo irakiarra. [[Hassan Blasim|Blasim, Hassan]] (2017). Narratiba.
* Watsondarrak. [[Jane Austen|Austen, Jane]]. (2015). Narratiba.
* Emakumeen lanbideak edo Etxeko Aingerua hiltzea. [[Virginia Woolf|Woolf, Virginia]] (2014). Saiakera.
* [[Harrotasuna eta aurrejuzguak]]. Austen, Jane. Lehen itzulpena, [[Literatura Unibertsala bilduma|Literatura Unibertsala]] sortan (Ibaizabal, 1996), eta itzulpen berregokitua 2013an (Elkar), Austenen lanaren 200. urteurrenean.
* Hormako paper horia. [[Charlotte Perkins Gilman|Perkins-Gilman, Charlotte]] (2012).
* Liburutegiko leihoaren misterioa. [[Margaret Oliphant|Oliphant, Margaret]] (1999).
* Désiréeren umetxoa. [[Kate Chopin|Chopin, Kate]] (2013)
 
== Sorkuntza lan literarioak ==
[[Haur eta gazte literatura]] landu du Ana Moralesek bere idazki propioetan:
 
* ''Esnea etorriko zaizu.'' [[Erein]], 1996.
* ''Non ete da Txori Herria?'' Erein, 2001.
* ''Arazoak zinetokian.'' [[Pamiela]], 2009.
 
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpoko loturak ==
 
* [http://xerezade.org/ Xerezaderen Artxiboa literatur podcasta.]
* [https://twitter.com/anaisni Ana Morales Twitterren: @anaisni]