Kunda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Sheriff's_Prisoner_Transport_Bus.JPG|thumb|AEBetako [[Cuyahoga konderria (Ohio)|Cuyahoga konderriko]] preso-presoen garraiorako autobusa, Espainian ''kanguro'' esaten zaionaren parekidea.]]
 
'''Kunda''' esaten zaio [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrian]] eta [[Espainia|Espainian]] (gaztelaniaz, [[Espetxe-sistema|presondegietako]] hizkeran, ''cunda''<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Argot o jerga carcelaria - LoQueSomos|hizkuntza=es-ES|data=2015-02-01|url=http://loquesomos.org/argot-o-jerga-carcelaria/|aldizkaria=LoQueSomos|sartze-data=2018-07-03}}</ref>) '''presoen garraio''' antolatuari, [[espetxe]] batetik bestera presoak eramateko prozedura multzo eta sistemari<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Oier|abizena=Gorosabel|urtea=|izenburua=Kundia — Eibar.ORG {{!}} Eibarko peoria|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://eibar.org/blogak/orakulua/95|aldizkaria=eibar.org|sartze-data=2018-07-03}}</ref>.
 
Espainiako espetxe sisteman, preso bat espetxe batetik bestera mugitu behar denean, ez da egiten garraio pertsonalizaturik. Aldiz, beste herrialde batzuetan bezala, berezitutako [[autobus]] batzuk erabiltzen dira, eta hauek ibilbide jakin bat jarraitzen dute, geltoki bakoitzean (espetxe bakoitzean, alegia) preso batzuk jasoz eta utziz. Autobus berezi horietan, ziega txiki eta indibidualetan gatibu doaz presoak. Espetxeetako hizketan, ''kanguro'' esaten diete Espainian<ref name=":1" /><ref name=":0" />.
 
Sistema honek azaltzen du, adibidez, 2018an preso indepentista katalanak ([[Oriol Junqueras]], [[Jordi Cuixart]] eta beste batzuk) Espainia erdialdeko kartzeletatik [[Katalunia|Kataluniara]] gerturatu zituztenean, ez zutela bidaia zuzena egin, baizik eta geldialdia egin behar izan zutela Zaragozako [[Zuera]] espetxean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Junqueras, Romeva, Sànchez i Cuixart ja són a la presó de Zuera, a Saragossa|url=https://www.rac1.cat/info-rac1/20180703/45613819939/junqueras-romeva-sanchez-i-cuixart-ja-son-a-la-preso-de-zuera-a-saragossa.html|aldizkaria=RAC1|sartze-data=2018-07-03}}</ref>.
 
== Erreferentziak ==
[[Kategoria:Lege betearazpena]]