Balentin Berriotxoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
9. lerroa:
 
[[Hai Duong]], probintziako hiriburura, eraman eta Trang-Thu gazteluan giltzaperatu zuten. Itaunketan nola zuen izena (bertakoek ''Vinh'', «garailea», deitzen zioten), zenbat denbora zeraman herrialdean (lau urte), non bizi zen (Biu Txun), matxinatuekin harremanik ba ote zuen (ezetz, eta armarik ez hartzeko aholkatu zuela) eta Hermosilla apezpikua ezagutzen ote zuen (baietz) besterik ez zioten galdetu. Bere fedeaz arnegatzeko eskatu zioten, baina ezetz esan zuenez gero, 1861eko azaroaren 1ean lepoa moztu zioten.<ref name=eusko></ref>
[[Fitxategi:Balentin Berriotxoari Ocañako oroigarria.jpg|thumb|[[Ocaña]] herrian, Toledon, bertako Santo Domingon komentuan, 1954ko oroigarri frankista hau ikus daiteke.]]
[[Fitxategi:Balentin Berriotxoaren aldarea Elorrioko Sortzez Garbiaren elizan.jpg|200px|right|thumb|<small>Balentin Berriotxoaren aldarea [[Sortzez Garbiaren eliza (Elorrio)|Elorrioko Sortzez Garbiaren elizan]]. Bertan dago bere gorpua.</small>]]
Berriotxoa hil zutela jakin zenean, atsekabe handia heldu zen Elorriora eta Bizkaia osora. [[1886]]an haren gorpuzkinak Elorrioko elizara eraman zituzten. [[1905]]ean [[Pio X.a]] aita santuak [[dohatsu]] egin zuen, eta [[1988]]ko ekainaren 19an [[Joan Paulo II.a]]k [[kanonizazio|santu izendatu]] zuen,<ref name=bizk></ref> Vietnamgo beste martiriekin batera.