Skinhead: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
[[1970eko hamarkada]]n, baina, elementu [[faxista]]k ([[National Front]] alderdi [[Ingalaterra|ingelesa]], adibidez) skin mugimendua bereganatzen saiatu ziren, skinhead-ak betirako zatituz.
 
Gaur egun joera oso desberdinak daude skinhead izenaren atzean. Alde batetik, skin [[antifaxista]]k daude, [[komunista]]k zein [[anarkista]]k bilduz. Hauek [[RASH]] (Skin HeadSkinhead Gorri eta Anarkistak) edo [[SHARP]] (Aurreiritzi Arrazialen Aurkako Skinheadak) taldetan bildu ohi dira. Lehenek jarrera ideologiko anti[[kapitalista]] argia defendatzen duen bitartean, bigarrenek antifaxismoa eta antirrazismoa azpimarratzen dute. Bestetik, skin [[arrazakeria|arrazista]] edo neonaziak daude. Skin antifaxisten ustez hauek ez dira skinheadak, skin mugimendua [[etnia]] nahasketatik (ingelesen eta jamaikarren seme-alabak) sortutako langile mugimendua baita, eta ''bonehead'' deitzen diete neonaziei. Skin neonazien nazioarteko talde nagusiak ''Hammerskins'' edo ''Blood & Honour'' dira.
 
== Kanpo loturak ==