Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
q
==Erailketa eta agintaritza hartu==
Erbestean egonda, Dionisiok dirua eskaini zion Kalipori Dion hiltzeko<ref>Plutarko, ''Dion''. 28-58</ref> eta Kalipok onartu zuen. Kalipok izugarrizko abantaila zuen Dion hiltzeko, honen aurreko lagunak Dionisiok hil zituekako, beraz, Kalipo zen gerazen zitzaion lagunik hurbilena.
Kalipok Dionisiok emandako dirua erabili zuen Dionen zenbait tropak erosteko<ref>Plutarko, ''Dion''. 28-58</ref>. Gero haren konfiantza lortu zuen haietariko soldadu batzuk, traizio egiteaz, salatzean. Ordutik, Dionek agindu zion [[Espioitza|espioitza]] lanak egitea beste konplot batzuk aurkitzeko. Horregatik, Dionek entzuten zuenean Kalipo beraren kontra zegoela, ez zuen jaramonik egiten sator lana egitea aginduta zegoelako. Denbora gutxi barru, Dionen seme bakarra hil zen lehioleiho batetik erortzean<ref> Plutarko, Dion. 28-58</ref>. Bestalde, Kalipok zurrumurru bat hedatu zuen, hots, Apolokrates (Dionisioren semea) Sirakusara etorriko zela Dionen ondorengoa izateko. Aristomakek (Dionen arrebak) eta Aretek (haren emazteak) konplota agerian utzi zuten baina Dion ez zen gai izan Kaliporen kontra neurriak hartzeko semearen heriotzak geldiarazita zuelako.
Kalipo jabetu zenean Aretek eta Aristomakek haren kontra zihardutela, esan zien leiala zela eta hori azalduko zuela. Hauek zinarazi zioten [[Pertsefone]] tenpluko zeremonia batean. Zina egin bezain pronto, promesa apurtu zuen Dion sastakatuz, honela Sirakusako agintaritza hartu zuen.
 
9.291

edits