Lurrazal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-aurkitzen da +dago)
38. lerroa:
3 geruzatan banatzen da:
 
1.Geruza: sedimentu eta arroka bolkanikoz osatuta dago. 5-6 kilometroko sakoneran aurkitzen dadago eta 1-2 kilometrotako lodiera du. Geruza honetan uhin sismikoen abiadura 1,5 km/s - 4,5 km/s artekoa da.
 
2.Geruza: Arroka mafikoz edo mafiko-bolkanikoz osatuta dago. 1-2 kilometrotako lodiera du eta uhin sismikoen abiadura 4,5 km/s - 6,5 km/s -koa da. Dikez eta kuxin labez osatuta dago geruza hau. Lehenengoak garrantzitsuak dira, zeren eta beraiei esker dortsalen posizioa ezagutzen laguntzen digute zenbait kasutan.Ehundura ofitikoa dute, hau da,Augitako kristal handiak zeintzuk gordetzen dituzte total edo partzialki Plagioklasako kristal luzeak; piroxenoz eta plagioklasaz osatuta. Kuxin labak, berriz, oso konpaktatuak daude baina Chert noduluak izan ditzake eta diabasa eta karbonatoak ere.
50. lerroa:
[[Lurrazal kontinental]]a ozeanikoa baino heterogeneoagoa da, jatorri ezberdineko arrokez osatutakoa delako. Honetan [[arroka igneo]] azido eta erdiazidoak ([[granito]]ak adibidez) nagusi dira. [[Orogeno]]etan [[eskualde metamorfismo]]z sortutako [[arroka metamorfiko]]z osatutako gune zabalak baita ere aurkitu daitezke, hauek sedimentu ezberdinez estalita egoten dira, [[ezkutu]]etan izan ezik. Orokorrean silizio eta katioi arinagoez osatuta dago, horregatik lurrazal ozeanikoa baino [[dentsitate (argipena)|dentsitate]] baxuagoa du.
 
Esan behar dago lurrazal kontinentalaren lodiera handiagoaren arrazoia dentsitatean dagoela. Bere dentsitatea mantuko dentsitatea baino baxuagoa denez, bertan barneratzea ez da erraza izaten, horregatik honen lodiera historia geologikoan zehar handituz joan da. Lurrazal kontinentalaren bataz besteko lodiera 35 eta 40 km-koa da. Etiopiako Afar triangeluan lurrazal kontinentalaren lodiera txikiena aurkitzen dadago 16 km-koa, eta Tibeteko plataforman, berriz, lurrazal kontinetalaren lodiera handiena 72 km-koa<ref name=":2" />
 
Azkenaldian garatzen ari diren esplorazio-teknika berriek-uhin sismikoen neurketak esate baterako- apur bat lagundu dute jakiten gure Lur zahar honen barnealdea nolakoa den, batez ere lurrazala eta mantua; nukleoa, aldiz, oraindik misteriotsu samarra da. Uhin sismikoen neurketa lurra aztertzeko metodo ez-zuzenare barruan aurkitzen dadago. Bi motako uhinak daude: P (primary) uhinak eta S (secundary) uhinak. P uhinak sortzen diren lehenengo uhinak dira eta norabidearekiko paraleloki desplazatzen dira. Hauek likidoak eta solidoak zeharkatzen dituzte. S uhinak, berriz, beranduago sortzen dira eta norabidearekiko perpendikularki desplazatzen dira. S uhinek ezin dituzte likidoak zeharkatu, honi esker badakigu lurraren ze zati likidoa den.
 
Hala ere, nukleoaren ezaugarrien ezagutzari dagokienez, guztia ez da iluna, argiak ere badaude. Izan ere, fenomeno batzuk -adibidez Lurraren eremu magnetikoa- nukleoaren formaren, tamainaren eta konposizioaren araberakoak dira. Lurraren masa eta bolumena jakinda, nukleoaren batez besteko dentsitatea kalkulatu ahal izan da; gutxi gorabehera metro kubikoko 5.500 kilogramo. Hala ere, kontuan hartu behar da zenbat eta barrurago materia konprimituago dagoela, horregatik, gaur egun adituek diotenez, nukleoaren dentsitatea metro kubikoko 12.000 kilogramo ingurukoa izan daiteke. Beraz, hortik pentsa daiteke nolako ezaugarriak izan ditzakeen.