Atlas (hezurra): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-aurkitzen da +dago)
12. lerroa:
'''Atze arkua''' aurrekoa baino luzeagoa da, albo masen atze aurpegian txertatzen da bere bi sustraien bidez. Honen goi ertza atze mintz atlanto-okzipitalaren lotunea da eta azpi ertzean atze mintz atlanto-axiala lotzen da, zeina bizkar hezurreko lotailu-horiko lehenengo mintz bezala kontsideratzen den.
 
Atze arkuaren aurre aurpegia ahurra da, orno foramenaren atze pareta osatzen du maila honetan, bestalde aurre arkuak ez du osatzen orno foramenaren aurre pareta, izan ere axisaren prozesu odontoidea eta atlasaren zeharkako lotailuarengatik orno-muinaren aurre aurpegia erdiko giltzadura atlanto-axialarekin kontaktuan aurkitzen dadago. Aurrekoa oso garrantzitsua da giltzadura horren mailako haustura bat emanez gero axisaren "hortza"k hobi errakideoan protusioa eragiten du eta justu ibilbide horretan orno-muinak trantsizioa egiten du muin oblongatuarekin, minduta gerta daitekeena eta bihotz eta arnas zentruak daudenez bat-bateko heriotza gertatu daiteke. Atze aurpegiak erdi lerroan atze tuberkulua aurkezten du zeina bifidoa izan daitekeen ala ez, honetan gune okzipitaleko hainbat muskuluren lotuneak aurkitzen dira: adibidez atze muskulu zuzen txikia.
 
== Albo masak ==