Fernando Lázaro Carreter: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''Fernando Lázaro Carreter''' ([[Zaragoza]], [[1923]]ko [[apirilaren 13]]a - [[Madril]], [[2004]]ko [[martxoaren 4]]a) [[espainia]]r hizkuntzalaria izan zen.
 
[[Salamancako Unibertsitatea|Salamancako]] eta [[Madrilgo Unibertsitate Autonomoa|Madrilgo Unibertsitate Autonomoko]] katedraduna izan zen. Irakasle laguntzaile eta irakasle bisitari izan zen [[Europa]] eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] hainbat unibertsitatetan. [[1972]]az geroztik, [[Real Academia Española|Espainiako Errege Akademiako]] (''Real Academia de EspañaEspañola, RAE'') kide izan zen eta, [[1991]]tik [[1998]]ra bitartean, bi aldiz aukeratu zuten akademiako zuzendari. Kargu horretan jardun zen urteetan, aldaketa handia izan zuten Akademia barruko lanek, ikerketa lexikografikoak eta hiztegi berriak sortzeko datu-base informatikoen erabilera bultzatu baitzen, besteak beste.
 
Haren lanen artean, honakoak aipagarriak dira: ''Cómo se comenta un texto literario'' ([[1957]], ''Nola egin literatura-testu baten kritika''); ''Diccionario de términos filológicos'' ([[1963]], ''Hitz filologikoen hiztegia''); ''Estilo barroco y personalidad creadora'' ([[1966]], ''Estilo barrokoa eta nortasun sortzailea''); ''Lazarillo de Tormes en la Picaresca'' ([[1973]], ''Tormesko itsumutila Pikareskan''); ''Estudios de poética'' ([[1976]], ''Poetika-ikerketak''); ''Estudios de Lingüística'' ([[1980]], ''Hizkuntzalaritza-ikerketak''). [[1997]]an ''El dardo en la palabra'' (''Gezia hitzean)'' liburua argitaratu zuen, gaur egungo [[gaztelania|espainieraren]] erabileran aurkitzen diren aldrebeskeriei buruz hainbat egunkaritan idatzitako artikuluen bilduma, irakurleen artean arrakasta handia izan zuena. Espainian eta nazioartean sari ugari irabazi zituen.