Langabezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
50. lerroa:
Teoria keynestarraren arabera, ez dago arrazoirik, izan litezkeen ekonomiaren oreka-egoeretan ere, [[enplegu]]a bete-betekoa izango litzatekeela aldez aurretik pentsatzeko. Keynestarrek diote [[merkatu]]a ez dela perfektua eta guztiz eraginkorra, hutsegiteak ere badituela. Eta, beraz, beharrezko ikusten dute merkatuan [[sektore publiko]]ak esku hartzea, hutsegiteak zuzendu eta denontzako enplegua izatetik ahalik eta hurbilen izango den orekara heldu ahal izateko.
 
Ekonomista keynestarren ustez, loturik daude [[lan-merkatu]]a eta [[ondasun eta zerbitzuen merkatu]]a,merkatua eta, horregatik, eredu txertatu horretan aztertzen dituzte langabeziaren kausak eta konponbideak. [[Lan-eskari]]a enpresen aurreikuspenen arabera mugatzen dela diote; hau da, enpresek merkatuan zenbat ondasun eta zerbitzu salduko duten aurreikusirik hartzen dituztela lan beharrei buruzko erabakiak. Ondoren, ondasun eta zerbitzuen merkatuan enpresek aurreikusitako eskaria eskari erreala baino txikiagoa bada, eta ondasun eta zerbitzuen eskaintza baino txikiagoa beraz, langabezia sortzen da, enpresek langile gutxiago kontratatuko baitute. Teoria horren jarraitzaileek diotenez, beraz, lan-merkatuaren eta ondasun eta zerbitzuen merkatuaren, bien, gehiegizko eskaintza-egoera da langabezia. Horiek horrela, eta langabezia inork bilatu gabe agertzen denez, keynestarren ustez [[eskari agregatu]]a sustatu behar da, langabezia eskari agregatuak berak eragin baitu, behera egitean. Hortaz, keynestarrek eskari agregatuaren osagaiak dinamizatzea proposatzen dute langabeziari aurre egiteko: [[inbertsio]]a, [[kontsumo]]a eta [[gastu publiko]]a. Hortik ondorioztatzen dute [[benetako soldata]]ksoldatak ez direla jaitsi behar, aitzitik, igo egin behar direla, soldatak jaitsiz gero eskari agregatuak beheranzko joera hartzen baitu, [[kontsumitzaile]]en errentak ere behera egiten duenez.
 
=== Teoria marxista ===
Langabeziaren gaineko teoria [[marxismo|marxistak]], ekonomiaren egiturazko faktoreak aztertu ondoren, [[kapitalismo|sistema kapitalista]] bera egiten du langabeziaren eragile. Marxisten iritziz, enplegu-mailak [[mozkin]]ei loturik daudelarik, [[merkatu]]ek eta ekonomia-politikak garrantzi handiagoa ematen diete mozkinei denentzako lana izateari baino. [[Kapitalismo]]an, oro har, [[inbertsio]]ak baldintzatzen du [[enplegu]]a, eta, era berean, itxaroten den mozkinen tasak baldintzatzen du inbertsioa. Hala, kapitalistek [[soldata]]k kontrolatu behar dituzte, mozkinen tasa behera ez etortzeko.
[[Fitxategi:997-Langabezia Europako Batasunean 2016an.svg|thumb|Langabezia [[Europar Batasuna|Europar Batasunean]] ([[2016]]).]]
Langabezia da, marxisten iritziz, soldatak kontrolatzeko tresnetariko bat, zeren nahiz eta [[eskari agregatu]]ariagregatuari kalte egin, lanaren kostuak gutxitu eta langileen esplotazioa handitzeko bidea baita. Horregatik, marxistentzat, sistema kapitalistak berezkoa du langabezia, [[langile-klase]]arenklasearen negoziatzeko ahalmena ahulduz, klasea bera bananduz eta gehiago esplotatuz, kapitala dutenei mozkin gehiago ateratzeko komeni zaie-eta.
 
== Langabeziaren ondorioak ==