Irlandako Estatu Askea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Irlandako Estatu Askea''' ([[gaeliko]]z, ''Saorstát Éireann'', [[ingeles]]es ''Irish Free State'') [[Itun anglo-irlandarra]] indarrean sartzean [[Irlanda]]ko hegoaldeko 26 konderrietan sortu zen estatua da. Zehazki, [[1922]]ko [[abenduaren 6]]an ''Dominium'' gobernua onartu zitzaion Hegoaldeko Irlandari; barne gaietan autonomoa zen arren, [[Erresuma Batu]]ko erregeak bertako estatu buru izaten jarraitu zuen eta Irlandako kargu publiko guztiek, kargua hartzean, leialtasuna hitzeman behar zioten.
 
Estatu Askearen sorrerak [[Irlandako Gerra Zibil]]a piztu zuen, gehienbat aurretik independentziaren alde elkarrekin borrokatu zutenak zatituz. Batzuek sortutako estatu hau traiziotzat hartzen zuten, Irlandaren zatiketa eta britainiarren nagusitasuna bermatzen zuelakoan. Besteek Estatu Askea etorkizunean erabateko burujabetza lortu ahal izateko pauso garrantzitsutzat hartu zuten. Gerra azken hauek irabazi zuten eta Estatu Askearen hasierako urteetan agintean egon ziren Cumann na nGaedheal alderdia sortuz. Hala ere, [[1932]]ko hauteskundeetan [[Itun anglo-irlandarra|Itunaren]] aurkakoek ([[Fianna Fail]] alderdiak) garaipena lortu zuen [[Eamon de Valera]]ren gidaritzapean.
 
[[Eamon de Valera]]k gidatuta, Estatu Askea desagerrarazi nahi izan zuten lege berriak eginez. Horrela, britainiarren agintea ezabatu nahi izan zuten. [[1932]]an gobernuak beste konstituzio bat onartu zuen eta geroago herriak erreferendumean berretsi zuen. Konstituzio berriak Irlandako Estatu Askea deuseztatu eta '''Irlanda''' edo '''Éire'''deituriko estatu berria sorrarazi zuen. Nahiz eta [[Erresuma Batu]]ko monarkiatik irten, konstituzio horretan ez zitzaion errepublika izena jarri estatu berriari (hori [[1949]]an egin zen).
 
==Ikus, gainera==
*[[Irlandako Errepublikako historia]]
 
[[Kategoria:Irlandako historia]]