Siriako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Reemplazo automático de texto (-Amerikako Estatu Batu +Ameriketako Estatu Batu)
No edit summary
1. lerroa:
'''Siriako historia''' zibilizazioaren jaiotzarekin hasten da, [[Eufrates]] ibaiaren inguruetan hasi baitziren lehenengo [[historia|gertakari historikoak]].
 
===Antzinatea===
[[Irudi: Ebla_clay_tablet.jpg|thumb|250px|Eblako buztinezko taula.]]
Siria Munduko zibilizaziorik zaharrenetako jaiolekua zela frogatu du arkeologiak. [[1975]]ean aurkitutako [[Ebla]] hiriaren inguruan inperio semitiko handia eratu zen, zein [[K. a. 2500]] eta [[K. a. 2400]] bitartean [[Itsaso Gorria|Itsaso Gorritik]], egungo [[Turkia]]ra eta [[Irak]]era hedatzen zen. Eblako hizkuntza familia semitikoan idatzitako lehena da adituen ustetan. Izan ere, Eblako jauregian Antzinateko agiritegirik zaharrenetakoa eta handienetakoa aurkitu zen. Buztinezko 17.000 taula baino gehiago dauzka, non industria, diplomazia, salerostea, artea eta nekazaritza diren hizpide nagusiak. Ebla ezaguna zen bi industria mota zela eta: alde batetik, zur, [[boli]] eta perlen lanketaz; eta, bestetik, zetaz. Gaur egun ere industria horiek, Eblako ohiturari jarraiki, ekoizpen garrantzitsua daukate.
11. lerroa:
[[Kristautasuna]]ren historian ere, Siriak garrantzi handia izan du. [[Paulo Tarsokoa]], gerora San Paulo izango zena, [[Damasko]]rako bidean kristautu zen. Aurkitu den lehen eliza kristaua Dura Europosen zegoen.
 
===Islamiar Aroa===
[[Irudi:Umayyad Mosque-Mosaics south.jpg|thumb|250px|[[VIII. mende]]ko Omeiarren Mezkita, [[Damasko]]]]
Musulmanek [[636]]an konkistatu zuten. [[Omeia Inperio]]ko hiriburu bihurtuta, hortik [[Iberiar Penintsula]] eta [[Erdi Asia]]ren tarteko lurrak gobernatzen ziren [[661]]tik [[750]] arte. Omeiarrak [[Abbasi Inperio|Abbasidarrek]] kendu zuten boteretik [[750]]ean, eta euren inperioko hiriburua [[Baghdad]] izan zen.
17. lerroa:
Damasko probintzia bateko hiriburua bihurtu zen [[Mamelukoen Inperio]]an. [[Tamerlan]] [[mongolia]]r konkistatzaileak hiria suntsitu zuen [[1400]]an. Hango artisauak [[Samarkanda]]ra eraman zituen. Berriro eraikia, [[1517]]an [[Inperio Otoman|Otoman]] turkiarrek hartu zuten. Haien menpean egon zen hurrengo lau mendeetan, [[1832]] eta [[1840]] bitarteko [[Egipto]]ko okupazioa salbu.
 
===Frantziako aginpean===
[[TurkiarOtomandar Inperioa|Otomandar Inperio]]ko aginpea [[1918]]an amaitu zen. Izan ere, [[Lehen Mundu Gerra]]ren testuinguruan, [[Arabiar Iraultza]]ko armadak [[Damasko]] hartu zuen. Faisal I.a Siria erresuma arabiarreko errege bihurtu zen. Hala ere, haren erreinaldia [[1920]]ko uztailean bukatu zen, [[Frantzia]]ko armada Sirian [[Nazioen Liga]]ko mandatua indarrean ezartzera sartu zenean. [[Uztailaren 23]]an, Frantziako armadak Siriakoa garaitu zuen. Frantziaren menpeko urteetan, sentipen nazionalista areagotu ahala, matxinadak bortizki erreprimitzen ziren. Nolanahi ere, ekonomiak gora egin zuen eta, azpiegituren aldetik, herrialdea modernizatu zen.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ko Frantziaren porrotarekin batera ([[1940]]), Siria [[Vichy Gobernua]]ren menpe geratu zen harik eta [[Erresuma Batua]]k eta [[Frantzia Askea]]k herrialdea hartu zuten arte ([[1941]]eko uztaila). Siriako nazionalisten presioak eraginda, Frantziak armada itzularazi behar izan zuen [[1946]]ko apirilean. [[Errepublika]] bihurtuta, gobernu berri bat osatu zen.
 
=== Adib Shishakli===
Hainbat [[estatu kolpe]]ren ostean, [[Adib Shishakli]] koronelak boterea [[1949]]ko abenduan hartu zuen. [[1951]]n bere burua presidente izendatu zuen eta legebiltzarra bertan behera utzi.
 
29. lerroa:
Beste estatu kolpe baten bidez, [[1954]]an Shishakli boteretik kendu zuten. Hala ere, armadaren arteko desadostasunek herrialdearen eziraunkortasuna eragiten zuten. [[1956]]ko [[Suezko krisialdia]]ren ostean, [[Gamal Abdel Nasser]] [[Egipto]]ko presidentearen lidergoak Egiptorekin bat egitearen aldeko korrontea sortu zuen Sirian. Honela, [[1958]]ko [[otsailaren 1]]ean, [[Arabiar Errepublika Batua]] sortu zen.
 
===Ba'ath Alderdia agintean===
Hala ere, batasuna ez zen luze irautekoa. Estatu kolpe baten ondoren, [[1961]]eko [[irailaren 28]]an, Siriak independentzia berreskuratu zuen. Eziraunkortasunak jarraitu zuen, berriz, harik eta [[1963]]ko [[martxoaren 8]]an, Siriako armadako haibat ofizial eskertiarrek boterea hartu zuten arte, Ba'ath Alderdi Sozialistaren egitasmoei jarraiki.