Luis Rojas-Marcos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
Sevillan jaioa eta nahiz eta ikasteko arazoak izan ([[Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura]]), bertako unibertsitatean medikuntza lizentzia eskuratu zuen. Musika ikasi zuen eta musika tresna desberdinak jotzen ditu, batez ere [[bateria]]. [[1968]]an [[New York]]era joan zen han [[psikiatria]] ikasteko eta, halaber, Espainian garai hartan zegoen giro familiar eta politikotik ihes egiteko. [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitate]]ko (1975) eta [[New Yorkeko Unibertsitatea|New Yorkeko Unibertsitateko]] (1977) doktorearen tituluak ditu. New Yorkeko Unibertsitatean psikiatria irakaslea da. New Yorkeko Medikuntza Akademiaren eta Osasun Publikoaren Elkarte Amerikarraren partaidea da. [[1982]]tik [[1992]]ra arte New Yorkeko Udal Ospitale Sistema Psikiatrikoaren zuzendaria izan zen. [[1995]] arte New Yorkeko Osasun Mentalaren, Alkoholismoaren eta Drogomenpekotasunen zerbitzuen arduradun nagusia izan zen. 1995an hiriko Ospitale Publikoen Sistemaren lehendakaria izendatu zuten; sistema horretan 16 ospitale eta hiriko [[anbulategi]]en sare osoa zegoen. Postu horretatik [[2001eko irailaren 11ko atentatuak]] ezagutu zituen. 2002an azken postu hori utzi zuen. Hortik aurrera praktika klinikoa utzi zuen idazteko eta irakasteko.
 
[[1996]]ko [[otsailaren 23]]an, zilarrezko [[Andaluziako Domeina]] eman zitzaion.<ref>http://www.juntadeandalucia.es/boja/boletines/1996/30/d/9.html</ref> [[2010]]ean, bestetik, [[Espainiako Ministroen Kontseilua]]k [[Espainiako Arteen eta Letreen Ordena]] eman zion. [[2014]]ko maiatzean, Euskal Herriko Unibertsitateak Honoris Causa Doktorea izendatu zuen.<ref>{{Cite web|url=https://elpais.com/ccaa/2014/05/09/paisvasco/1399654265_474609.html|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
== Liburu ezagun batzuk ==