«Elantxobe Arraun Elkartea»: berrikuspenen arteko aldeak

 
== Historia ==
Historia gorabeheratsua izan duen taldea da, izan ere [[Elantxobe]] herri txikia izanik arraunlari faltak bultzatuta sarritan egin behar izan du bat beste elkarte batzuekin, hala [[Bermeoko Arraun Elkartea|Bermeo]] eta [[Mundakako Arraun Taldea|Mundakarekin]] 1998an '''[[Urdaibai Arraun Elkartea]]''' sortuz, 2001 eta 2003 artean [[Arkote Arraun Taldea|Arkoterekin]] '''[[Bateratze Arraun Elkartea]]''' sortuz, eta 2007tik 2009ra [[Mundakako Arraun Taldea|Mundakarekin]] '''[[Busturialdea Arraun Elkartea]]''' osatu zuen. Gaur egun '''Busturialdea-Elantxobe''' izenarekin jarraitzen du eta [[KAE Liga|KAE 1 Ligan]] ari da.
 
Elantxoberen urterik onena 1998a izan zen [[Bizkaiko Traineru Txapelketa]] irabazi baitzuen eta [[Traineruen Euskal Liga]]n 8. izan baitzen. 2001ean [[Arkote Arraun Taldea|Arkoterekin]] elkartu eta lau estropada irabazi zituen eta 2002ean 11. izan zen Euskal Ligan eta 2003an hirugarren egin zuen [[Euskadiko Traineru Txapelketa]]n. Busturialdea izenarekin aldiz mailarik baxuenetik hasi behar izan zuen eta lehenengo urtean [[KAE Liga]]ko lehen mailara iritsi zenetik bertan mantendu zen 2011 denboraldian ezik. Urte hartan denboraldi bikaina egin zuen KAE Ligako 2. maila irabaziz. 2012an lortu zuen azken aldiko emaitzarik onena, KAE 1 Ligako laugarren postua.
 
Dagoeneko berriz ere '''Elantxobe Arraun Elkartea''' izenarekin ehiatzenlehiatzen du. 2015ean hamaikagarrena izan zen eta maila galdu zuen. Ordutik KAE 2 Ligan ari da.
 
== Palmaresa ==
78.228

edits