Lanperna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
16. lerroa:
}}
'''Lanperna''' ''Pollicipes'' generoko animaliak dira, itsas ertzeko marearteko haitzetan atxikita bizi diren [[oskoldun]]ak. Oso aintzat hartzen dira [[sukaldaritza]]n.
 
==Ezaugarriak==
 
Lanpernek bi larba-aldi dituzte.
*Lehenak ''nauplius'' izena du, [[plankton]]a osatzen duena eta itsas-lasterrek, itsasaldiek eta olatuek alde batetik bestera daramana. Egoera aske honetan garatu eta elikatu egiten da. Egoera honek bi aste inguru irauten ditu.
*Bigarrenak ''ziprido'' izena du eta igerian egiteko egokitua dago. Egoera honetan, larbek ingurune seguru eta emankorra aukeratzen dute. Ez bada hala, larbak hil egingo dira. Ingurune egoki hau aurkitzean, ziprido larba haitzera atxikitzen da eta lanperna bihurtuko duen [[metamorfosi]]a hasten.
 
Lanperna arruntak jarraikako sei oskol garatuko ditu, gorputza inguratu eta babesteko. Bizitza osorako haitzera itsatsia izango da, [[garro]]ak erabiliz planktona harrapatzeko eta [[gameto]]a erruteko.
 
[[Ornogabe]] asko bezala, lanpernak [[hermafrodita]]k dira eta aldizkatu egiten dute ar eta eme egoera. Lanpernen [[zakil]]a luzeena da gorputzarekin erkatuta, animaliaren luzera baino 20 aldiz luzeagoa baita.
 
== Espezieak ==