Neptunoz haraindiko planetak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Eduki batzuk eghitu.
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa:
[[1848|1848an]], [[Jacques Babinet|Jacques Babinetek]] Le Verrierren kalkuluei objekzioak aurkeztu zizkien, hauek Neptunoren masaren inguruko datu okerrak ematen zituztelako (berez, masa handiagoa zuen) eta Neptunok Le Verrierrek esan zuena baino orbita zabalagoa zuela jakin zelako. Babinetek, gehienbatean Le Verrierren kalkuluetan edo antzekoetan oinarrituta, Neptunoz haraindiko planeta bat existitu behar zuela adierazi zuen, planeta honek Lurraren tamaina halako hamabi eduki behar zuela babestu zuen eta «Hyperion» izena eman zion. Le Verrierrek ordea, Babineten hipotesia arbuiatu zuen, ondorengoa adieraziz: «[Ez dago] beste planeta baten orbita zehazteko gaitasuna duen inolako daturik, irudimenak parte-hartze handiegia duen hipotesietan izan ezik».
 
[[Estatu Batuetako Itsas-Behatokia|Estatu Batuetako Itsas-Behatokiko]] astronomialari-laguntzailea zen [[James Ferguson|James Fergusonek]], [[1850|1850ean]], aurretik behatzeko aukera izan eta GR1719k izena jaso zuen izar bat galdu zuela esan zuen. [[Matthew Maury]] teniente eta Behatokiko superintendenteak gertakizun bitxi hau ikusirik, planeta berri baten izatearen froga garbia zela ondorioztatu zuen. Ondoren gauzatu ziren bilaketek ezin izan zuten aipatutako «planeta» beste posizio batean aurkitu, beraz, [[1878|1878an]], [[Hamilton College Behatokia|Hamilton College Behatokiko]] ([[New York]]) zuzendari zen C.H.F. Peters-ek, buruhausteak sortu zituen izar hura ez zela existitzen ebatzi zuen eta aurretik jaso ziren emaitza arraroak giza-akats baten errua zirela.
 
[[Kategoria:Neptunoz haraindiko objektuak]]