Jose Mari Elortza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Zz]ientzialarien biografia infotaula +biografia infotaula automatikoa)
zenbaki bat zuzendu
24. lerroa:
}}
 
'''Jose Mari Elortza''' ([[Bergara]], [[1950]] - ) kimikaria, doktorea, eta [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko]] irakaslea da. Kimika gaiak euskaraz ezagutarazteko testuak egiteko lanean nabarmendu da. Kimika ikasi zuen Valladolideko Unibertsitatean, Bergarako ikastolako irakaslea izan zen gero eta 1976an hasi zen Donostiako Kimika Fakultatean lanean. Horrekin batera hasi zen kimikako testuliburuak euskaraz idazten eta [[Udako Euskal Unibertsitatea]]n parte hartzen . Euskal komunitate zientifikoaren [[Inguma (datu-basea)|Inguma]] datu-basean, berak idatzitako 17030 lan baino gehiago dira<ref>{{eu}} [http://www.inguma.org/egiledatuakgakoa.php?egile_gakoa=1920&hizkuntza=eu Jose Mari Elortzaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>30 produktu)]</ref>.
 
Kimikako ikasketetan klasikoak diren "Kimika Fisiko Makromolekularra" eta "Termodinamika" liburuak bereak dira. CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso du 2012an. Sari hori lehenago jaso duten [[Jose Ramon Etxebarria]], [[Jazinto Iturbe]] eta beste batzuekin batera, aitzindaria izan da Elortza euskarazko irakaskuntzarako testugintzan.