Basidiomycota: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: bg, ca, cs, da, de, eo, es, fi, fr, he, hu, id, is, it, ja, ka, lt, lv, mk, nl, pl, pt, ro, ru, sv, tr, uk, wa, zh
Assar (eztabaida | ekarpenak)
t Zuzenketak
28. lerroa:
67 [[mikologo]]z osaturiko koalizio batek azken uneko sailkapen bat proposatu zuen 2007an<ref>Hibbett, D.S., ''et al.'' (2007ko martxoa) "A higher level phylogenetic classification of the ''Fungi''" ''Mycol. Res.'' '''111''' 5:(509-547) doi=doi:10.1016/j.mycres.2007.03.004</ref>. Basidiomycota barruan 3 [[azpifilum]] onartu ziren ([[Pucciniomycotina]], [[Ustilaginomycotina]] eta [[Agaricomycotina]]) eta klase mailako beste 2 [[taxon]] ([[Wallemiomycetes]] eta [[Entorrhizomycetes]]) hortik kanpo. Sailkapen berri honek aurretik existitzen ziren talde taxonomikoak berrantolatzea suposatu zuen.
 
Lehen basidiomikotoen taldea bi klasetan banatzen zen, [[Homobasidiomycetes]] klasea (perretxikoak barne hartzen zituena), eta [[Heterobasidiomycetes]] klasea ([[onddo gelatinakarak]], [[herdoil-onddo]]ak, [[lizun]]ak). Hori baino lehenago, Basidiomycota osoari '''Basidiomycetes''' deitzen zitzaion, 1959an '''[[Ascomycetes]]'''-en pareko gisa sortu zen klase-izen orain baliogabea. Oraindik ere hainbatek basidiomizete eta askomizete terminoak erabiltzen dituzte Basidiomycota andeta Ascomycota taldeez hitz egiteko.
 
[[Agaricomycotina]] taldean lehengo hainbat talde bildu dira: [[Hymenomycetes]] taldea ([[himenio]]a eratzen duten basidiomikotoak barne hartzen zituen klase zahar bat), [[Gasteromycetes]] taldea (himenioa eratzen ez duten eta esporak [[esporokarpo|fruitu-gorputzetan]] eratzen dituzten espezieak barne hartzen zituen beste klase zaharkitu bat), eta onddo gelatinakara gehienak.
 
[[Ustilaginomycotina]] taldean lehengo smut[[ilinti]] gehienak eta [[Exobasidiales]] taldekoak sartu dira.
 
[[Pucciniomycotina]] taldean honako hauek daude: herdoil-onddoak, intsektuen [[bizkarroi]] edo [[sinbiosi|sinbionte]] diren ''[[Septobasidium]]'' taldekoak, lizunen multzoko talde zahar bat ([[Microbotryomycetes]]-en barrukoak), eta bakanak, bitxiak edo gutxitan aurkitzen diren beste onddo batzuk, gehienak landareen bizkarroiak.