Ijitoak Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa:
 
=== Jazarpenaren hasiera ===
[[Erdi Aroa]]ren amaierak ijitoen bizimoduaren aurkako jazarpena ekarri zuen. Jazarpenaren arrazoiak ezberdinak ziren: euren bizimodu nomada, askoren ogibide eza, prostituzio zein lapurreta salaketak eta espioi izan zitekeela pentsatzea, adibidez<ref name=":3" /><ref name=":7">{{Erreferentzia|izenburua=La persecución de los gitanos en el Antiguo Régimen|hizkuntza=es-ES|data=2016-04-04|url=https://losojosdehipatia.com.es/cultura/historia/la-persecucion-de-los-gitanos-en-el-antiguo-regimen/|aldizkaria=Los ojos de Hipatia|sartze-data=2018-06-19}}</ref>. [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako Erresuman]] ez ziren eman ijitoen aurkako neurri zehatzak, baina bai Espainia zein Frantzian, eragin handia izango zituzten neurriak Euskal Herriko ijitoengan<ref name=":1" />.
 
[[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoek]] 1492an [[Granadako Erresuma]] garaitu eta [[Espainia|Espainiaren]] batasun prozesua hasi zuten. Urte horretan bertan Errege Katolikoek [[Granadako Ituna]] sortu zuten, [[Judu|juduak]] Espainiatik kanporatzeko aginduarekin<ref>{{Erreferentzia|izena=Pérez,|abizena=Joseph,|izenburua=Historia de una tragedia : la expulsión de los judíos de España|url=https://www.worldcat.org/oclc/895661832|edizioa=Primera edición en Austral|isbn=9788408055389|pmc=895661832}}</ref>. Euren helburu nagusia homogeneitate kulturala zen, eta horretarako 1499an [[Ijitoen Aurkako Lege Pragmatikoa]] sortu zuten<ref name=":1" />. Lege honetan ijitoei errari izatea debekatzen zitzaien, ogibide ezagunak hartzea edo zerbitzari gisa aritzea eskatzen zitzaien. Ez bazuten betetzen, ehun kolpe eman behar zitzaizkien eta deserriratu; bigarren aldiz belarriak moztu eta kate bat jartzen zitzaien<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Una historia de persecuciones y sufrimiento - Fundación Secretariado Gitano|url=https://www.gitanos.org/la_comunidad_gitana/una_historia_de_persecuciones_y_sufrimiento.html.es|aldizkaria=www.gitanos.org|sartze-data=2018-06-19}}</ref>.
37. lerroa:
 
=== XVII. mendea ===
XVII. mendearen hasieran [[galera|galeretara]] kondenatzen hasi ziren. 1619an [[Filipe III.a Espainiakoa|Filipe III.a Espainiakoak]] ijito guztiei Espainiatik kanpora joateko agindu zien, sei hilabeteko epean. Itzultzeko baimena ematen zien, baldin eta 1.000 biztanle baino gehiagoko herrietan bizitzera joaten baziren. Era berean, euren jantzia, hizkera eta izenari uko egin behar zioten<ref name=":7" />.

Nafarroak zituen hegoaldeko eta iparraldeko mugetan ganadu-lapurretan ibiltzen ziren ijito batzuk, eta euren aurkako zigorrak handitu zituzten<ref name=":5" />. [[1675]]an Nafarroako errege-ordeari eskatu zioten baimena emateko herrietan etxeak eduki eta ogibide zehatz batzuk hartzeko. Errege-ordeak ez zien etxea edukitzeko baimenik eman ez bazuten [[Eliza]]ko "betekizunak" eta ogibidea ondo ikasten<ref name=":5" />. [[1678]]an "Betiereko Legea" ({{lang-es|Ley Perpetua}}) idatzi zen; lege horretan ikusten da bazeudela hainbat ijito herrietan bizitzen zeudenak. Hortik aurrera nekazaritza ez zen edozein ogibide izatea debekatu zitzaien, baita 1.000 biztanletik beherako herrietan bizitzea ere<ref>{{Erreferentzia|izenburua=27 de abril: Día de la comunidad gitana de Navarra :: Observatorio la Diversidad de Mugak|url=http://medios.mugak.eu/noticias/noticia/393923|aldizkaria=medios.mugak.eu|sartze-data=2018-06-20}}</ref>.
 
[[1604]]an Tolosan egindako Batzar Nagusietan Gipuzkoatik kaleratzea adostu zen, berrio ere 1651ean Mutrikun eta 1654an Hernanin ospatutako bileratan, baita 1684ko azaroaren 11an [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]ren aginduz, beti ere ogibide finkorik ez bazuten<ref name="Gipuzkoa">{{Erreferentzia|izenburua=Funtsak: La vida de los gitanos en Guipúzcoa /|hizkuntza=eu|url=http://www.kmliburutegia.eus/Record/325260|aldizkaria=www.kmliburutegia.eus|sartze-data=2018-06-20}}</ref>. Gipuzkoan, garai honetan, mendi inguruetan bizi ziren asko, batez ere mugako zonaldetan. Askotan emakumeak [[baserri]]etara hurbiltzen ziren [[erditu]] behar zutenean, laguntza bilatzeko. Horren ondorioz, ijito asko [[bataio|bataiatzen]] ziren, nahiz eta gero ez ziren Elizaren parte, ez ezkontzen<ref name="Gipuzkoa" />.