Ireki menu nagusia

Aldaketak

Ijitoak Euskal Herrian

584 bytes added, Duela 4 hilabete
Jazarpenaren hasiera
 
1573an [[Faltzes]] eta [[Larraga|Larragako]] herritar ijito batzuk kexu ziren [[Alpujarretako Matxinada|Alpujarretako Matxinadaren]] aurkako gerran parte hartu eta gero ez zitzaielako herrira bueltatzen uzten. Ez zitzaienez aurkitu "delitu nahikorik" herrira sartzen utzi zitzaien, beti ere "euren hizkuntza eta janzkera" albo batera uzten bazuten<ref name=":1" />. Hizkuntza eta jantzia uztea ohikoa zen uniformetasuna bilatzeko, baina garai hartan ijito askok euskaraz egiten zuten. Adibide bat ''Uztariz'' izeneko ijito baten aurkako epaiketan aurkitzen dugu, 1597an<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Testu zaharrak, XV-XVI. mendeak|url=https://klasikoak.armiarma.eus/testuak/testuak15025.htm|aldizkaria=klasikoak.armiarma.eus|sartze-data=2018-06-20}}</ref>. Gerratan parte hartzea ere aukera bat da. 1590ean, adibidez, [[Ibañeta]]n preso zeuden ijitoek argudiatu zuten [[kalbinista|kalbinisten]] aurka borrokatzeko antolatu zituela Luxako jaunak<ref name=":5" />.
 
Nolanahi ere, ijitoen eta bertakoen arteko liskarrak geroz eta handiagoak ziren. Herri askotan ez zituzten nahi, eta herrien kanpoaldean edo eliza eta baselizatan sartzen ziren. [[1580]]an [[Olibako monasterioa]]n gelditu zen ijito talde bat, eta [[Zarrakaztelu]]ko herritarrak euren aurka jo zuten, baina gutxiago zirenez Olibako eta Leireko monasterioko monjeek istilua gelditu behar izan zuten. Hurrengo egunean [[Caparroso]], [[Mélida]] eta [[Sádaba]]ko herritarrak euren bila joan ziren, baina ez zituzten harrapatu<ref name=":5" />. Bardeetan urte luzez izan ziren babesean.
 
Euskal foru-lurraldeen kezka nagusia [[Aitoren seme]] izatea zen, eta horregatik ez zuten uzten jada bertakoa zen inork etxea bertan hartzea. Askotan judu, morisko, ijito eta agoteak nahasten ziren, odol eta familia purutasuna babesteko helburuarekin<ref name=":4">{{Erreferentzia|izenburua=Exclusión social en los siglos XVI y XVII : esclavos, judíos y "portugueses" en la Gipuzkoa moderna|hizkuntza=es-es|url=http://www.eusko-ikaskuntza.org/es/publicaciones/exclusion-social-en-los-siglos-xvi-y-xvii-esclavos-judios-y-portugueses-en-la-gipuzkoa-moderna/art-9220/|aldizkaria=www.eusko-ikaskuntza.org|sartze-data=2018-06-20}}</ref>. Mendeetan zehar, behin eta berriz sortu ziren legeak purutasuna ez zuten pertsonak herrietatik kaleratzeko. Behin eta berriz egin behar honek argi uzten zuen ez zirela ''nahi bezala'' betearazten<ref name=":4" />. [[1604]]an Tolosan egindako Batzar Nagusietan Gipuzkoatik kaleratzea adostu zen, berrio ere 1651ean Mutrikun eta 1654an Hernanin ospatutako bileratan, baita 1684ko azaroaren 11an [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]ren aginduz, beti ere ogibide finkorik ez bazuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Funtsak: La vida de los gitanos en Guipúzcoa /|hizkuntza=eu|url=http://www.kmliburutegia.eus/Record/325260|aldizkaria=www.kmliburutegia.eus|sartze-data=2018-06-20}}</ref>.