Ireki menu nagusia

Aldaketak

Ijitoak Euskal Herrian

312 bytes removed, Duela 4 hilabete
Erromintxela
[[Erromintxel]]a (baita ''errumanzel'' eta ''erremaitzela'' ere<ref name="Amendi">{{es}} [ «Gitano»], ''Auñamendi Eusko Entziklopedia''.</ref>) [[ijito]] edo buhame [[euskaldun]]en eta haien hizkeraren izena da. Erromintxela ez da hizkuntza, ez eta dialektoa ere: [[pagadolekto]]a da, «hizkuntza apurtua», [[euskara]] eta [[erromaniera|romania]] batzen dituena<ref name="Argia1">{{Erreferentzia|izenburua=Hiretzat goli kherautzen dinat, erromeetako gazi mindroa|hizkuntza=eu|url=http://www.argia.com/argia-astekaria/2129/erromintxela/osoa|aldizkaria=Argia|sartze-data=2018-06-19}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Erromintxela, euskal ijitoen hizkera|hizkuntza=eu|url=http://www.argia.com/argia-astekaria/1913/erromintxela-euskal-ijitoen-hizkera|aldizkaria=Argia|sartze-data=2018-06-19}}</ref>. Romani linguistikaren baitan ''para-romani'' multzoan sailkatu ohi da, hiztegi arloan jatorrizko romani hizkuntzaren lexikoa hein handiz gordetzen duelako, baina aldiz gramatikaren arloan romaniaren ezaugarriak galdu eta beste hizkuntza batenak hartu dituelako, kasu honetan euskararenak<ref>{{Erreferentzia|izena=Matras, Yaron,|abizena=1963-|izenburua=Romani : a linguistic introduction|argitaletxea=Cambridge University Press|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/56222210|isbn=0511040113|pmc=56222210}}</ref>. Hortaz erromintxelak romaniaren hiztegia eta euskararen gramatika uztartzen ditu.
 
''Egaxu'' da ijitoak ez direnei deitzeko darabilten izena. [[Kalo]] kulturako ijitoei aldiz, ''hankagorri'' deitzeko ohitura dute. Hori erromintxelen talde-sentimenduaren froga izan daiteke. [[XV. mendea]]n [[Europa]]ko iparraldetik etorri eta egun [[Lapurdi]]ko kostaldean, [[Zuberoa]]ko mendi inguruetan, [[Nafarroa]]n, [[Gipuzkoa]]n eta [[Bizkaia]]n bizirik dirauen [[etnia|talde etniko]] baten mintzaira da erromintxela<ref name=Argia1/>.
 
=== Musika ===