Ireki menu nagusia

Aldaketak

Eugeni Alzibar

64 bytes added, Duela 3 hilabete
ez dago edizio laburpenik
{{Autopromozioa}}
'''Eugeni Alzibar Etxeberria''', ([[Mosku]] (Errusia) [[1997]]ko [[otsailaren 7]]a). Gipuzkoar [[youtuber]] euskaldun bat da. Hogeita bi hilabete beteta zituela adoptatu zuen familia euskaldun batek eta beste bi anai-arrebekin batera [[Tolosa]]n bizi izandakoa da{{erreferentzia behar}}.
 
Alzibar ez da benetako heziketa-modulo batera joan hogei urte zituen arte. Bi urte zituela ASPACE-n integratu zuten. Zentro hori bihotzean darama Eugenik eta han asko ikasi zuela dio. Bost urte zituela, [[ASPACE]]k [[Santa Teresa Ikastetxea]]n zuen Heziketa Bereziko gela egonkorrera pasa zioten ASPACEtik agertzen jarraituz.
 
Hamasei urte zituela [[Antigua-Luberri BHI|Antigua Luberri Institutuko]]<ref>http://www.antigua-luberri.net/blog/2015/05/11/2014-2015-eskola-agenda-21-ak-argazaki-lehiaketaren-irabazlea-gure-ikastetxekoa-da/</ref> ZIG gelara joateko aukera eman zioten eta baiezkoa eman zuen. Institutuan, naiz eta Heziketa Bereziko Sailean egon, zerbait ikasi ahal zuela konturatu zen eta [[EHU]]n [[Psikologia]] ikasketak burutzea du amets{{erreferentzia behar}}. Horregatik, gaur egun Ategorrietako EPAn nago eta oso gustura dabil{{erreferentzia behar}}.
 
Orain arte egin duen proiekturik nabariena Eugeniren Txokoa (EuTxo) delakoa da. Txikitan aurkezle-lanak egiten eta antzezten atsegin zituenez,<ref>http://www.kulturklik.euskadi.eus/sorkuntzak/2017122713565770/jendartean-bidaide-/kulturklik/eu/z12-detalle/eu/</ref><ref>https://www.berria.eus/paperekoa/1833/038/001/2015-09-18/ezberdin_baina_berdinak.htm</ref> 2018. urtean [[YouTube]]ko kanala egitea otu zitzaion eta "Eugeniren Txokoa" deitu zion proiektu honi.