Ijitoak Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
24. lerroa:
[[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoek]] 1492an [[Granadako Erresuma]] garaitu eta [[Espainia|Espainiaren]] batasun prozesua hasi zuten. Urte horretan bertan Errege Katolikoek [[Granadako Ituna]] sortu zuten, [[Judu|juduak]] Espainiatik kanporatzeko aginduarekin<ref>{{Erreferentzia|izena=Pérez,|abizena=Joseph,|izenburua=Historia de una tragedia : la expulsión de los judíos de España|url=https://www.worldcat.org/oclc/895661832|edizioa=Primera edición en Austral|isbn=9788408055389|pmc=895661832}}</ref>. Euren helburu nagusia homogeneitate kulturala zen, eta horretarako 1499an [[Ijitoen Aurkako Lege Pragmatikoa]] sortu zuten<ref name=":1" />. Lege honetan ijitoei errari izatea debekatzen zitzaien, ogibide ezagunak hartzea edo zerbitzari gisa aritzea eskatzen zitzaien. Ez bazuten betetzen, ehun kolpe eman behar zitzaizkien eta deserriratu; bigarren aldiz belarriak moztu eta kate bat jartzen zitzaien<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Una historia de persecuciones y sufrimiento - Fundación Secretariado Gitano|url=https://www.gitanos.org/la_comunidad_gitana/una_historia_de_persecuciones_y_sufrimiento.html.es|aldizkaria=www.gitanos.org|sartze-data=2018-06-19}}</ref>.
 
Lege hauek [[Nafarroako konkista|Nafarroako konkistaren]] ostean jarri ziren martxan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La expulsión de los mudéjares del reino de Navarra protagoniza en mayo la microexposición del Archivo|hizkuntza=es|url=https://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2016/05/03/microexposicion+archivo+mayo+expulsion+mudejar.htm|aldizkaria=www.navarra.es|sartze-data=2018-06-19}}</ref>. Nafarroan egindako lehen legea ijitoen aurka 1549koa da, Tuterako Korteei eskatuz ijitoak Nafarroan aurkituz gero 100 kolpe eman eta deserriratzeko<ref>{{Erreferentzia|izena=Museu Virtual del Poble Gitano de|abizena=Catalunya|izenburua=Navarra|hizkuntza=es-ES|url=http://www.museuvirtualgitano.cat/es/historia/comunidades-autonomas/navarra/|aldizkaria=www.museuvirtualgitano.cat|sartze-data=2018-06-20}}</ref>. 1569an beste lege bat egin zen, "benetako pobreen eta ijitoen artean" desberdintzeko<ref name=":1" />. 1553an Lizarran eta 1569an Iruñean berriro ere ijitoen aurkako legeak onartu ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Florencio|abizena=Idoate|izenburua=Los gitanos en Navarra|hizkuntza=es|data=1949|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2252582|aldizkaria=Príncipe de Viana|alea=37|zenbakia=10|issn=0032-8472|sartze-data=2018-06-20}}</ref>. Hala ere, lege hauhauek ez da orokorreandira betetzen, orokorrean. 1573an [[Faltzes]] eta [[Larraga|Larragako]] herritar ijito batzuk kexu ziren [[Alpujarretako Matxinada|Alpujarretako Matxinadaren]] aurkako gerran parte hartu eta gero ez zitzaielako herrira bueltatzen uzten. Ez zitzaienez aurkitu "delitu nahikorik" herrira sartzen utzi zitzaien, beti ere "euren hizkuntza eta janzkera" albo batera uzten bazuten<ref name=":1" />. Hizkuntza eta jantzia uztea ohikoa zen uniformetasuna bilatzeko, baina garai hartan ijito askok euskaraz egiten zuten. Adibide bat ''Uztariz'' izeneko ijito baten aurkako epaiketan aurkitzen dugu, 1597an<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Testu zaharrak, XV-XVI. mendeak|url=https://klasikoak.armiarma.eus/testuak/testuak15025.htm|aldizkaria=klasikoak.armiarma.eus|sartze-data=2018-06-20}}</ref>.
 
Euskal foru-lurraldeen kezka nagusia [[Aitoren seme]] izatea zen, eta horregatik ez zuten uzten jada bertakoa zen inork etxea bertan hartzea. Askotan judu, morisko, ijito eta agoteak nahasten ziren, odol eta familia purutasuna babesteko helburuarekin<ref name=":4">{{Erreferentzia|izenburua=Exclusión social en los siglos XVI y XVII : esclavos, judíos y "portugueses" en la Gipuzkoa moderna|hizkuntza=es-es|url=http://www.eusko-ikaskuntza.org/es/publicaciones/exclusion-social-en-los-siglos-xvi-y-xvii-esclavos-judios-y-portugueses-en-la-gipuzkoa-moderna/art-9220/|aldizkaria=www.eusko-ikaskuntza.org|sartze-data=2018-06-20}}</ref>. Mendeetan zehar, behin eta berriz sortu ziren legeak purutasuna ez zuten pertsonak herrietatik kaleratzeko. Behin eta berriz egin behar honek argi uzten zuen ez zirela ''nahi bezala'' betearazten<ref name=":4" />. [[1604]]an Tolosan egindako Batzar Nagusietan Gipuzkoatik kaleratzea adostu zen, berrio ere 1651ean Mutrikun eta 1654an Hernanin ospatutako bileratan, baita 1684ko azaroaren 11an [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]ren aginduz, beti ere ogibide finkorik ez bazuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Funtsak: La vida de los gitanos en Guipúzcoa /|hizkuntza=eu|url=http://www.kmliburutegia.eus/Record/325260|aldizkaria=www.kmliburutegia.eus|sartze-data=2018-06-20}}</ref>.