Ireki menu nagusia

Wikipedia β

Aldaketak

Ijitoak Euskal Herrian

391 bytes added, Duela 29 egun
Jazarpenaren hasiera
[[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoek]] 1492an [[Granadako Erresuma]] garaitu eta [[Espainia|Espainiaren]] batasun prozesua hasi zuten. Urte horretan bertan Errege Katolikoek [[Granadako Ituna]] sortu zuten, [[Judu|juduak]] Espainiatik kanporatzeko aginduarekin<ref>{{Erreferentzia|izena=Pérez,|abizena=Joseph,|izenburua=Historia de una tragedia : la expulsión de los judíos de España|url=https://www.worldcat.org/oclc/895661832|edizioa=Primera edición en Austral|isbn=9788408055389|pmc=895661832}}</ref>. Euren helburu nagusia homogeneitate kulturala zen, eta horretarako 1499an [[Ijitoen Aurkako Lege Pragmatikoa]] sortu zuten<ref name=":1" />. Lege honetan ijitoei errari izatea debekatzen zitzaien, ogibide ezagunak hartzea edo zerbitzari gisa aritzea eskatzen zitzaien. Ez bazuten betetzen, ehun kolpe eman behar zitzaizkien eta deserriratu; bigarren aldiz belarriak moztu eta kate bat jartzen zitzaien<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Una historia de persecuciones y sufrimiento - Fundación Secretariado Gitano|url=https://www.gitanos.org/la_comunidad_gitana/una_historia_de_persecuciones_y_sufrimiento.html.es|aldizkaria=www.gitanos.org|sartze-data=2018-06-19}}</ref>.
 
Lege hauek [[Nafarroako konkista|Nafarroako konkistaren]] ostean jarri ziren martxan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La expulsión de los mudéjares del reino de Navarra protagoniza en mayo la microexposición del Archivo|hizkuntza=es|url=https://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2016/05/03/microexposicion+archivo+mayo+expulsion+mudejar.htm|aldizkaria=www.navarra.es|sartze-data=2018-06-19}}</ref>. Nafarroan egindako lehen legea ijitoen aurka 1549koa da, Tuterako Korteei eskatuz ijitoak Nafarroan aurkituz gero 100 kolpe eman eta deserriratzeko. 1569an beste lege bat egin zen, "benetako pobreen eta ijitoen artean" desberdintzeko<ref name=":1" />. Hala ere, lege hau ez da orokorrean betetzen. 1573an [[Faltzes]] eta [[Larraga|Larragako]] herritar ijito batzuk kexu ziren [[Alpujarretako Matxinada|Alpujarretako Matxinadaren]] aurkako gerran parte hartu eta gero ez zitzaielako herrira bueltatzen uzten. Ez zitzaienez aurkitu "delitu nahikorik" herrira sartzen utzi zitzaien, beti ere "euren hizkuntza eta janzkera" albo batera uzten bazuten<ref name=":1" />. Hizkuntza eta jantzia uztea ohikoa zen uniformetasuna bilatzeko, baina garai hartan ijito askok euskaraz egiten zuten. Adibide bat ''Uztariz'' izeneko ijito baten aurkako epaiketan aurkitzen dugu, 1597an<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Testu zaharrak, XV-XVI. mendeak|url=https://klasikoak.armiarma.eus/testuak/testuak15025.htm|aldizkaria=klasikoak.armiarma.eus|sartze-data=2018-06-20}}</ref>.
 
[[Karlos IX.a Frantziakoa]]koak ijitoak debekatu zituen 1561ean. Edozein ijito aurkituz gero hiru urtez galeretara bidaltzeko eskatu zuen, nahiz eta herri baketsu gisa onartu<ref name=":3" />. 1666an debekua handitu zuen, bizitza osorako galeretara kondenatuz eta emakumeen ilea moztuz<ref name=":3" />.