Ijitoak Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa:
[[Erdi Aroa]]ren amaierak ijitoen bizimoduaren aurkako jazarpena ekarri zuen. Jazarpenaren arrazoiak ezberdinak ziren: euren bizimodu nomada, askoren ogibide eza, prostituzio zein lapurreta salaketak eta espioi izan zitekeela pentsatzea, adibidez<ref name=":3" />. [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako Erresuman]] ez ziren eman ijitoen aurkako neurri zehatzak, baina bai Espainia zein Frantzian, eragin handia izango zituzten neurriak Euskal Herriko ijitoengan<ref name=":1" />.
 
[[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoek]] 1492an [[Granadako Erresuma]] garaitu eta [[Espainia|Espainiaren]] batasun prozesua hasi zuten. Urte horretan bertan Errege Katolikoek [[Granadako Ituna]] sortu zuten, [[Judu|juduak]] Espainiatik kanporatzeko aginduarekin<ref>{{Erreferentzia|izena=Pérez,|abizena=Joseph,|izenburua=Historia de una tragedia : la expulsión de los judíos de España|url=https://www.worldcat.org/oclc/895661832|edizioa=Primera edición en Austral|isbn=9788408055389|pmc=895661832}}</ref>. Euren helburu nagusia homogeneitate kulturala zen, eta horretarako 1499an [[Ijitoen Aurkako Lege Pragmatikoa]] sortu zuten<ref name=":1" />. Lege honetan ijitoei errari izatea debekatzen zitzaien, ogibide ezagunak hartzea edo zerbitzari gisa aritzea eskatzen zitzaien. Ez bazuten betetzen, ehun kolpe eman behar zitzaizkien eta deserriratu; bigarren aldiz belarriak moztu eta kate bat jartzen zitzaien<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Una historia de persecuciones y sufrimiento - Fundación Secretariado Gitano|url=https://www.gitanos.org/la_comunidad_gitana/una_historia_de_persecuciones_y_sufrimiento.html.es|aldizkaria=www.gitanos.org|sartze-data=2018-06-19}}</ref>.
 
[[Karlos IX.a Frantziakoa]]koak ijitoak debekatu zituen 1561ean. Edozein ijito aurkituz gero hiru urtez galeretara bidaltzeko eskatu zuen, nahiz eta herri baketsu gisa onartu<ref name=":3" />. 1666an debekua handitu zuen, bizitza osorako galeretara kondenatuz eta emakumeen ilea moztuz<ref name=":3" />.