Houbara basoilo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
6. lerroa:
 
== Ugalketa ==
Arriskuan dagoen hegaztia izanik, berreskuratzeko programa bereziak daude indarrean, eta intseminazio artifiziala baliatzen da gatibu mantenduriko hegaztiak ugaltzeko. Hala ere, berreskuratze-programek ez dute arrakasta handiegirik lortu, batez ere gutxi direlako aurrera ateratzen diren txitak<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Arraren erakargarritasunaren garrantzia - Zientzia Kaiera|hizkuntza=eu-ES|url=https://zientziakaiera.eus/2018/06/14/arraren-erakargarritasunaren-garrantzia/|aldizkaria=Zientzia Kaiera|sartze-data=2018-06-18}}</ref>. Emaitza eskas hauen arrazoiak bilatzeko azterketa sakonak egin dira, eta ondorioztatu da arraren gorteiatze-erakustaldia garrantzi handikoa dela hegazti hauetan. [[Ar|Arraren]] erakargarritasunak (kasu honetan gorteiatze-erakustaldiaren bitartez adierazten denak) geneen kalitatearen neurria adierazten du, edo horrela erreakzionatzen dute [[Eme|emeek]] behintzat. Ar erakargarriekin parekatzen direnean, emeek arrautza gehiago erruten dute, testosterona gehiago bideratzen diete arrautzei, txita gehiago jaio eta txita gehiago ateratzen dira aurrera<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Arraren erakargarritasunaren garrantzia - Zientzia Kaiera|hizkuntza=eu-ES|url=https://zientziakaiera.eus/2018/06/14/arraren-erakargarritasunaren-garrantzia/|aldizkaria=Zientzia Kaiera|sartze-data=2018-06-18}}</ref>.
 
Ugalekta kontrolatuko esperimentuetan, kalitate desberdineko ar erakustaldiak aurkeztu zituzten emeen aurrean, eta erakustaldi landuenak ikusi zituzten emeek baliabide gehiago bideratu zituzten arrautzetara, nahiz eta ernalketa ez etorri erakustaldia egin zuen arrarengandik (artifiziala izan baita esperimentuetan)<ref name=":0" />.
 
== Erreferentziak ==