11
edits
No edit summary |
|||
[[Fitxategi:1900-a-1950 moda.jpg|ezkerrera|thumb|361x361px|Modaren eboluzioa 1900-1950]]
[[Fitxategi:Moda evoluc.jpg|thumb|361x361px
]]
== Janzkeraren eragina: Espainian eta Euskal Herrian ==
== '''Euskal Herriko Janzkera XIX eta XX. mendeetan''' ==
Euskal Herriko janzkeraren bilakaerari dagokionez ez da bilakaera orokor eta lineala egon, izan ere, gizarte-talde bakoitzak bere garapena izan du, eta gizarte-talde horien arteko desberdintasunak nabarmenak izan dira, oro har, garai historiko bakoitzean nagusitzen diren ezaugarriak zehaztu baitira. Moda klase boteretsu edo dirudunekin lotu ohi da, gosea eta oinarrizkoak diren beharrizanak herri xumearen eguneroko bihurtzen direnean, herritar arruntek ez baitute astirik modaz kezkatzeko. Dena dela, herri xumeak moda hori urrunetik jarraitu arren, antzinako eta egungo berezitasunak moldatuz berezko estetika eraikitzen du, iraunkortasun luzeko ehundura eta jantzi soilekin, berezkotzat hartzen diren janzkera zibilei eta estetika horrek janzkeraren historian egin ditzakeen ekarpenei arreta berezita eskainiz.
Frantziako Iraultza ondoren, burgesia areagotzean eta gizarte-berdintasunaren balioa zabaltzean norbanakoak libreki janzteko printzipio unibertsala ezarri zen (1793/10/29ko deklarazioa), hortik aurrera industria ekoizpenak bultzatuta janzkeraren inguruko homegeneotasuna finkatu zen. Paris eta Londresen finkatutako moda nazioartekotu zen eta itxura eroso eta higienekoak lehenetsi ziren, bizi usadio berriak zabaltzen ari ziren gizarte berria eratzen zebilen eta-. Hala ere, 1858tik aurrera F.C. Worthek izan zen Goi-mailako joskintza finkatu zuena, izan ere, aristokraziarentzat diseinu pertsonal eta dotoreak sortzen hasi zen eta gertakari horrek modaren kontzeptua modernizatu zuen, itxura agurgarri eta dotorea atxikiz.
XIX. mendean zehar ontzien eta industriaren merkataritzara bideratu zen merkatari-burgesia. Klase horretako gizonak Ingalaterrako joskintzaren sinpletasuna eta erosotasuna zuten jomuga, neurrira egindakoa. Gizonezko jarduera profesionalaren aurrean, emakume dotorearen gizarte mailak moda-jantzitegi zabal eta anitza eskatzen zion. 1800an esaterako, Bilbo eta Gasteizeko frantsestuen artean harrena ona izan zuen ''kamisa'' erako soineko arinen estilo neoklasikoak gorputz libreen gainetik, ''spencer'', xal eta kapotaz horniturik.. Estilo horrek berezko adiera hartu zuen Zuberoako janzkera herrikoian. 1830tik aurrera, janzkera erromantikoak kortsea berreskuratu zuen, gerruntzea nabarmenduz eta mahuka eta gonetan bolumena zen nagusi
Gonei dagokionez bilakaera nabarmena eman zen, merinakearen zabaltasunetik atzealdera nabarmendutako polizoia erabiltzera pasa ziren emakumeak, eta horiekin batera xalak, larruak, jansurtuak eta sasoiaren arabera zegozkion osagarriak: kaperak, lumak, eguzkitakoak, euritakoak, eskularruak, haizemaileak, eskuzapiak, takoidun zapatak…
Espainiako gerra zibilaren ondorioz, bizitza eten egin zen aspektu guztietan, heriotza eta erbestea izan ziren ondorio nagusiak, eta hemen geratzen zirenek aski zuten bizirautearekin. Iparraldea askoren gotorleku izan zen baina bigarren mundu-gerrak hango bakea ere lehertu zuen. Beltzak dena hartu zuen, baita nagusienei zegokien traje herrikoia ere.
[[Fitxategi:Moda euskal herrian.jpg|erdian|thumb|236x236px|Moda Euskal Herrian]]
== Euskal modan erreferentziak ==
[[Fitxategi:Balenciaga1.jpg|thumb|Cristobal Balenciaga Ezeiza (1895-1972)]]
==== Cristobal Balenciaga Eizagirre (1895-1972) ====
Getarian, 1895ko urtarrilean jaio zen izenez hain ezaguna den Balentziaga, jatorrizko izena Cristobal Balenciaga Eizagurre zuen eta Prestigio handiko euskal disenatzailea izan zen. Goi-mailako joskintzan sortzailerik garrantzitsuenetarikoa izan zen eta bere lanik esanguratsuenak batez ere Parisen garatu zituen sortzailea izan zen. Sortzaile izan baino lehen jostun moduan jardun zuen zenbait marka ezagunetarako, Coco Chanel et Chirstian Dior kasu, eta Espainia mailan sortzaile esanguratsuenetako bat izan zen.
Familia xume eta katolikoan jaio sen Balentziaga, aita arrantzalea zen eta ama jostuna. Txikitatik jostuna izatearekin amets egiten zuen eta bere aisialdian ikusten zituen diseinuak marrazten zituen. Bere ama goi-mailako burgesiaren jostuna zenez goi-mailako gizarte klaseko jendartea eskura izan zuen eta horrek animatu zuen joskintzaren arloan murgiltzera. 13 urterekin Getariako udatiarra zen Casa Torres-eko markesak erronka eskaini zion Balentziagari, emaitzaren bikaintasuna ikusita bere mezenasa bihurtu zen. 1918-1924 urteren bitartean Lizasoko ahizpekin batera Balenciaga Etxea sortu zuten baina ez zuten luzaro iraun elkarrekin. Donostian ireki zuten Eisa izeneko etxea ( amaren Eizagirre abizenari omenaldia egiteko) 1919an eta Espainiako Errege familia eta aristokrazia ziren bere bezeroak. Espainiako Gerra Zibila piztu zenean dendak ixtera behartuta ikusi zuen beren burua eta Parisen finkatu eta berton ireki zuen izugarrizko ospea emango zion hurrengo denda.
Jende aberats eta gustu kosmopolitak zituztenak izan ziren bere bezeroa nagusiak, burgesia eta aristokraziarentzat diseinatzen baitzuen. Hori dela eta, bere diseinuetako batzuk kutsu kontserbadorea erakusten zuten. Horrez gain Balenciagari aitortu beharreko ezaugarri esanguratsuenetakoa bere talentua izan zen, izan ere, ospe handia izan zuen jantzi oso bat diseinatu, moztu, muntatu eta josteko gai zelako.
Cristobal Balenciagari emakumeen janzkera dagokionez emakume berri bat irudikatu izana da egozten zaion lorpenik handieneko bat, horren harira, historiari egindako ekarpenik nagusiena emakumeari silueta berria eratzea izan zen: estilo arin eta erraz, kurbatu, eta bolumenek ezarritakoarekin apurtzen baitzuten erabat. Balenciagak polita zena maite zuena eta emakumearen gorputzaren “okerrak” disimulatzea zuen helburu, batzuetan zama luze edo labur batek izan zitzakeen aldaerekin jolastuz, eskumutur lodi edo mehea izateagatik mahuka mota desberdinak eratuz… adituek diotenez, silueta inperfektuarentzako estutxe perfektua zen. Hirukoiztasun kanonikoari - bular, gerri-aldaka- ihes egin zion,
▲Jende aberats eta gustu kosmopolitak zituztenak izan ziren bere bezeroa nagusiak, burgesia eta aristokraziarentzat diseinatzen baitzuen. Hori dela eta, bere diseinuetako batzuk kutsu kontserbadorea erakusten zuten. Horrez gain Balenciagari aitortu beharreko ezaugarri esanguratsuenetakoa bere talentua izan zen, izan ere, ospe handia izan zuen jantzi oso bat diseinatu, moztu, muntatu eta josteko gai zelako. (Arzallus, 2010)
Bere amari esker aukera zuen janzki bikain eta ospe handikoak eskura izateko, marka honek modu erabakigarrian eragin zuen modistaren garapenean. Worth-ek zehaztutako kola luzeak, pisu handiko satinak, loredun bordatuak.. erabili zituen. Emakumea estutzen zuten korse, polisoi eta almohadillak alde batera utzi zituen eta moda ingeles eta parisinotik eratorritako ereduak hartu zituen oinarri. Donostiako Au louvre agentzian jostun eta tailerreko nagusi funtzioetan arituta benetako beharrak eta emakumeen beharrizanak identifikatzen ikasi zuen, horrela, joskintzaren negozioa bere osotasunean ezagutu ahal izan zuen. Horrela bere talentuagatik apustu finkoa egin zuen Burdeosetik pasa ostean.▼
▲Cristobal Balenciagari emakumeen janzkera dagokionez emakume berri bat irudikatu izana da egozten zaion lorpenik handieneko bat, horren harira, historiari egindako ekarpenik nagusiena emakumeari silueta berria eratzea izan zen: estilo arin eta erraz, kurbatu, eta bolumenek ezarritakoarekin apurtzen baitzuten erabat. Balenciagak polita zena maite zuena eta emakumearen gorputzaren “okerrak” disimulatzea zuen helburu, batzuetan zama luze edo labur batek izan zitzakeen aldaerekin jolastuz, eskumutur lodi edo mehea izateagatik mahuka mota desberdinak eratuz… adituek diotenez, silueta inperfektuarentzako estutxe perfektua zen. Hirukoiztasun kanonikoari - bular, gerri-aldaka- ihes egin zion, (Arzallus, 2010) silueta berriak eratu zituen eta janzkera tradizional eta historikoa modernizatzeko gai izan zen jantzien berrinterpretatu bultzatuz. Jantzirik esanguratsuenak, beltz koloreko jantziak, botoirik gabeko jakak, japoniar mahuka eta tunika jantzia bezalakoak izan ziren.
Balentziagak emakumearen janzkeraren ereduan aldaketak eragina zituen, baina batez ere burgesian, hori baitzen bere publiko nagusia. Berak Goi-mailako joskintzari ekin zion eta egia esan publiko honek bizi zuen errealitatea herri xumearekin alderatuta oso bestelakoa zen. Hori dela eta, emakume-eredua aldatu zuela esaten denean, emakume burgesez ari gara, Balentziagaren diseinuak ez baitzeuden edonoren eskura.▼
[[Fitxategi:Balenc 2.jpg|ezkerrera|thumb|397x397px|Balenciagaren diseinuak
]]
▲Donostiako Au louvre agentzian jostun eta tailerreko nagusi funtzioetan arituta benetako beharrak eta emakumeen beharrizanak identifikatzen ikasi zuen, horrela, joskintzaren negozioa bere osotasunean ezagutu ahal izan zuen. Horrela bere talentuagatik apustu finkoa egin zuen Burdeosetik pasa ostean.
▲Balentziagak emakumearen janzkeraren ereduan aldaketak eragina zituen, baina batez ere burgesian, hori baitzen bere publiko nagusia. Berak Goi-mailako joskintzari ekin zion eta egia esan publiko honek bizi zuen errealitatea herri xumearekin alderatuta oso bestelakoa zen. Hori dela eta, emakume-eredua aldatu zuela esaten denean, emakume burgesez ari gara, Balentziagaren diseinuak ez baitzeuden edonoren eskura.
[[Kategoria:Moda]]
|
edits