Pepe Rei: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
3. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Galizia]]n jaioa, Pepe Rei oso gazte kazetaritzaren munduan aritu zen, hasieran ''[[El Pueblo Gallego]]'' eta [[Huelva]]ko ''Odiel'' egunkarietan. 1974an ''El caso Reace'' liburua argitaratu zuen; bertan [[Redondela]] aferaren inguruko informazioa bildu zuen, errudunen izenak azalduz, tartean [[Nicolas Franco]], diktadorearen anaia. Ondoren ''Madrid'' egunkarian hasi zen, frankistek hedabide hau itxi arte. Larogei hamarkadan ''[[La Voz de Euskadi]]'' egunkariaren sorreran hartu zuen parte, hau ere porrot ezagutu arte. Urte horietan baita ''[[Interviu]]'' aldizkarian idatzi zuen ere. 1988an ''[[Egin (egunkaria)|Egin]]'' egunkarian hasi zen lanean; bertan hain ospetsu izan zen "Ikerketa taldea" sortu zuen. Talde horren arrakasta ondorio larriak izan zituen kazetari honentzat, hiru aldiz espetxeratua izan baitzen. 1998an ''[[Egin]]'' Garzonek itxi zuen eta Pepe Rei ''[[Gara]]'' mantxeta berria izango zenaren alde lanean hasi zen. 2000.urtean ''[[Ardi Beltza]]'' aldizkaria sortu zuen, laster Baltasar Garzonek itxiko zuena. 2002ko abuztuan [[Donostia]]ko ingurabidean Pepe Reik istripu larri bat izan zuen. Ondorioz, kazetaritza mundua erabat utzi behar izan zuen.<ref>http://www.peperei.com/biografia.php?lang=1</ref>
 
== Pepe Reiren liburuak ==