Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
1993an, azkenik, Mazedoniako Antzinako Errepublika Jugoslaviarra izenarekin onartu zuten Mazedonia. Nazio Batuek onartu zutenean bertan, Mazedonia [[Nazioarteko Diru Funtsa|Nazioarteko Diru Funtsean]] sartu zen. Urte horretan Greziaren eta Mazedoniaren arteko negoziazioek aurrera jarraitu zuten, baina [[Andreas Papandreu]] Greziako Lehen Ministro hautatu zutenean, bere horretan gelditu ziren elkarrizketak eta blokeoari ekin zion Greziak 1994an. [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] hainbat herrialde blokeo haren kontra bazeuden ere, [[Europako Justizia Auzitegia|Europako Justizia Epaitegiak]] erabaki zuen Greziak askatasun osoa zuela enbargoari eusteko. Urte horretan bertan izan ziren hauteskundeetan [[Kiro Gligorov|Gligorov]] hautatu zuten berriz ere presidente. Urtearen amaieran [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuek]] hitzarmen militar bat izenpetu zuten Mazedoniarekin. 1995ean Greziak eten egin zuen merkataritza blokeoa. Hala eta guztiz ere, 1997an Mazedonia Europako lurralde pobreenetakotzat hartzen zen. Bestalde, albaniarren eta gobernuaren arteko auziak ez zuen konponbiderik, eta zenbait talde albaniarrek eskatzen zuten albaniarrak gehiengo ziren lurraldeak Albaniaren mende behar zutela.
 
1999ko martxo-ekaina bitartean NATOko hegazkinek Jugoslavia bonbardatu zutenean, Kosovoko milaka iheslari iritsi ziren bertara. Mazedoniako eslaviar gehienak ortodoxoak dira eta Kosovotik iritsitako albaniarrak, berriz, musulmanak, eta horren guztiaren ondorioz, tirabira ugari sortu ziren bi komunitateen artean. Albaniarren eta Mazedoniaren arteko 2001eko gerraren ondorengo hitzarmenei jarraituz, Mazedoniako gobernuak mugak aldatzeko legedia indarrean jarri zuen eta autonomia handiagoa eman zien albaniarrei, gehiengoa ziren eremuetan. 2006ko hauteskundeetan, zentro-eskuineko [[VMRO-DPMNE]] alderdiko [[Nikola Gruevski]]k lortu zuen garaipena, eta erabaki zuen [[Albaniarren Alderdi Demoraktikoa]]rekin osatzea gobernuan, eta ez albaniarren botoen gehiengoa eskuratu zuen [[Gizarteratzerako Batasun Demokratikoa]] koalizioarekin. Hurrengo hauteskundeak 2010ean egin behar zituzten, baina 2008ra aurreratu ziren, krisi politiko larria sortu baitzen Kosovoren independentziaren ondorioz eta herrialdearen izendapenaren auziaren ondorioz (Mazedoniako Errepublika da herrialdeak bere burua izendatzeko aukeratutako izena, baina Greziak ez dio izen hori aitortzen, greziar lurralde baten izena delako; hala, Greziak [[beto]]a ezarri dio Mazedoniari eta ezingo du NATOn sartu izenaren auzia konpondu artean). Hauteskunde horietan VMRO-DPMNEk alde handiz irabazi zuen (oso atzera gelditu zen [[Branko Crvenkovski]] lehendakariaren [[Mazedoniako Batasun Sozialdemokratikoa|SDMS]] alderdia). Edonola ere, giro nahasian egin ziren bozketak, eta liskar handiak sortu ziren, baita agintariek iruzur egin ote zuten susmoa ere.
 
== Demografia ==