Behiki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Standing-rib-roast-MCB.jpg|thumb|250x250px|Idi saiheski gordina.]]
'''Behikia''' [[Bovinae|behi-aziendatik]] ateratako haragia da, batez ere [[Behi|abelgorri hezitik]]. Europan, Amerikan eta Australian gehien kontsumitzen den haragi mota da, eta oso garrantzitsua da [[Afrika|Afrikako]], Ekialdeko Asiako eta [[Hego-ekialdeko Asia|Hego-ekialdeko Asiako]] biztanleen elikaduran. Haragi hori zenbait kulturetan sukaldaritzako tabu da; bere kontsumoa debekatuta dago hinduismoaren[[hinduismo]]aren arabera, behiak gurtzen dituen erlijioa, eta [[Budismo|budistek]] ez jatea aholkatzen dute.
 
[[Gihar]] haragia xerratan, zatitan, txikituta edo ehotuta moztu daiteke. Behi-odola [[odolki]] mota batzuk egiteko ere erabiltzen da. Kontsumitzen diren beste zati batzuk dira buztana, [[mihia]], [[tripaki|tripa]] ([[urdaila]]), hainbat [[guruin]], hala nola [[pankrea]], [[Timo|timoa]], [[bihotza]] eta [[Garun|garuna]] izan ezik, [[Behien entzefalopatia espongiforme|behien entzefalopatia espongiformearen]] (behi eroen gaixotasun ezaguna) arriskua dagoen lekuetan debekatuta dagoena, [[Gibel|gibela]], [[Giltzurrun|giltzurruna]] eta zezen [[Barrabil|barrabilak]] (haragi bereziki suabea, [[Estatu Batuetan]] "[[Mendi Harritsuak|Mendi Harritsuen]] Ostrak" edo "belardiko [[Ostra|ostrak]]" bezala ezaguna), baita [[Heste|hesteak]] eta errapeak ere. Behi [[Hezur|hezurrak]] [[Hezur-muin|muinagatik]] eta [[salda]] egiteko aprobetxatzen dira.
 
Estatu Batuak, [[Brasil]], [[Japonia]] eta [[Txina]] dira behikien lau kontsumitzaile handienak. Behikien esportatzaile handienak [[Australia]], Brasil, [[Argentina]] eta [[Kanada]] dira. harakintza-industria ere garrantzitsua da [[Uruguai|Uruguaiko]], [[Nikaragua|Nikaraguako]], [[Txinako Herri Errepublika|Errusiako]] eta [[Mexiko|Mexikoko]] ekonomiarako.