Donostia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
311. lerroa:
Gipuzkoako hiriburua izanda, lurraldeko administrazio eta hezkuntza gune nagusia da. Merkataritza-gune garrantzitsua ere bada, eta Gipuzkoako zein Gipuzkoaz kanpoko bezeroak erakartzen ditu. Hirigunean, [[Bretxa azoka]], [[San Martin azoka]] eta [[Arcco Amara]] merkataritza-guneak nabarmentzen dira; aldirietan, berriz, [[Garbera]] eta [[Belartza]]ko merkataritza-zentroak daude [[Intxaurrondo]] eta [[Añorga]] auzoetan. [[Euskal Herriko Unibertsitate]]ko Ibaetako campusak eta [[Deustuko Unibertsitate]]ko Mundaitzeko campusak, hainbat fakultaterekin, osatzen dute hiriko unibertsitate-eskaintza nagusia. Horien inguruan ikerkuntza-guneak ere badaude, [[Miramongo Teknologi Parkea]]rekin batera. Zentro horietan nagusiki egindako [[ikerkuntza eta garapen]] jarduerak BPGaren %2,86koa ekarri zuen guztira 2012an<ref>Donostiako Hiri-Ekonomiaren Barometroa 2013. Donostia Sustapena.{{Cite web|url=http://www.fomentosansebastian.eus/eu/argitalpenak/88-donostiako-hiri-ekonomiaren-barometroa-2013|izenburua= Donostiako hiri ekonomiaren barometroa 2013|sartze-data=2016-11-8|}}</ref>.
 
=== Turismoa Donostian ===
 
Turismo-hiri nabarmena da Donostia, hainbat jai, kultura eta kirol ekitaldiren egoitza. XIX. mendean [[Viktoria Eugenia Battenbergekoa|Viktoria Eugenia]] erreginak bere oporraldirako hautatu zuenez geroztik, Donostiak hiri turistiko izateari eutsi dio. 2010eko hamarkadan, turismoak hazkuntza nabarmena izan du hirian, 2015ean ia 600.000 bisitarira helduz. Turismoaren barruan, aipatzekoa da gastronomiak duen erakargarritasun itzela. [[Pintxo|Pintxoez]] eta ohiko jatetxeez harago, hirian nahiz inguruetan [[Michelin Gida|Michelin]] izarra duten jatetxeen kontzentrazioa, biztanleko, munduko handienen artean dago<ref>{{Cite web|url=http://www.huffingtonpost.com/2011/08/16/best-restaurant-cities_n_928196.html#s433000title=2_San_Sebastian|izenburua=The 20 Most Michelin-Starred Cities In The World|sartze-data=2016-11-7|egunkaria=The Huffington post|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|data=2014-12-18|hizkuntza=en|formatua=}}</ref>. Zehazki, bost dira: hiru izarrekoak [[Akelarre (jatetxea)|Akelarre]] eta [[Arzak (jatetxea)|Arzak,]] eta izar batekoak, [[Kokotxa (jatetxea)|Kokotxa]], [[Mirador de Ulía]], [[Miramon Arbelaitz]]. Gastronomia-ikerketa eta irakaskuntzarako [[Basque Culinary Center]] delakoak ere Donostian du egoitza.