Lankide:Iurre/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
2. lerroa:
 
'Trebakuntza digitala
 
[[Euskal Herriko Unibertsitate|Euskal Herriko Unibertsitateko]] [[Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola|Donostiako Irakasleen Eskolako]] ikasle eta irakasleek Wikipedia tailerra egin dute [[Euskal Wikilarien Kultura Elkartea|Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin]] (EWKE). Bi saiotan banatu da tailerra. Otsailaren 27an egin zuten lehen saioa, Wikipediaren oinarriez jabetzen hasteko. Bigarren saioa berriz martxoaren 13an izan zen, behin artikuluak egiteko informazioa eskuratuta, aurreko saioan ikasitakoa erabiltzen hastean sortzen diren zalantzak argitzeko.
 
'Dokumentazio prozesua kalitatezko ediziorako
 
Martxoaren 5ean ikasle eta irakasleak [[Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea|Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunera]] etorri ziren artikuluak idazteko informazio iturri bila. Hasteko, Dokumentazioguneko arduradunak kalitatezko erreferentziak bilatzeko eta zuzen erabiltzeko gomendioak eman zizkien eta dokumentaziogunean aurkitu daitezken funtsa bereziak aipatu zituen. Ondoren, taldeka, bakoitzak landu behar zuen artikulurako erreferentziak bilatzen hasi ziren ikasleak, irakasle, liburutegiko langile eta wikilari egoiliarraren laguntzaz.
 
'Artikuluen edizioa
 
Martxoa eta apirila bitartean ikasleek 10 artikulu landu zituzten. Aurten Euskal Haur eta Gazte Literaturako 10 perstonai landu dituzte, bakoitzari bere Wikipedia artikulua sortuz. Wikilari egoiliarraren laguntzaz aurretik Commonsen zeuden irudi eta ahots grabaketak txertatu ahal izan dituzte artikuluetan.
 
'Ilustrazioak
 
Wikilari egoiliarra aurtengo gaiei egokitzen zaizkien irudiak lortzen ere ibili da.