Ireki menu nagusia

Aldaketak

== Jesu Kristo ==
{{sakontzeko|Kristo}}
"Kristo" hitza [[latin]]etik dator (''christus'') eta hori era berean [[greziera]]tik (''christósChristós'' - 'xριστΧριστoς' ahoskatu /khristos/, [kh] gipuzkerazko ''j'' da, ''jan'' hitzean bezala). 'Χριστoς', halaber, [[hebreera]]tik dator eta bertan ''meshiah'' erabiltzen da. Haren esanahia, hizkuntza horietan guztietan, ''olioztatua'' da.
 
Izen horrekin [[judaismo|judutarrek]] euren apaiz, errege eta profetak izendatzen zituzten, [[Jainko]]aren izenean hitz egiteko olioz igurtzi behar baitziren. Jesus Nazaretekoaren jarraitzaileek ere titulu hau eman zioten, ''Jesu Kristo'' deituta.<ref>[http://jesuspuzzle.humanists.net/partone.htm ''THE JESUS PUZZLE. Was There No Historical Jesus? Part One: A Conspiracy of Silence'']</ref> Denborarekin ''Kristo'' izena ''Jesus''en baliokide bilakatu zen.
 
[[II. mendea|II. mendetik]] aurrera, Jesus Nazaretekoaren jarraitzaileei [[kristautasun|kristau]] deitzen hasi ziren [[Antiokia]]n, ''kristoa'' jarraitzen zutela esaten baitzuten.
 
== Jesus [[Itun Berria]]n ==
 
Jesusen historia ezagutzeko oinarri garrantzitsuena [[Itun Berria]] da, bereziki bere jarraitzaileek idatzitako lau [[Ebanjelio]]ak. Hala ere, ez dira liburu historikoak, gaur egun ulertzen den bezala, Jesusengan sinesten zuten bere jarraitzaileek idatzitako lanak baizik, Jesus Jainkoaren Semea eta Gizadiaren salbatzailea dela adierazteko.
 
=== Jaiotza eta haurtzaroa ===
 
Jesusen jaiotza eta haurtzaroa ezagutzeko iturri bakarrak Mateo (Mt 1,18-2,23) eta Lukasen (Lk 1,5-2,52) ebanjelioak dira. Markosen eta Joanen ebanjelioetan ez dira gai hauekhoriek aipatzen<ref>[[Rafael Agirre|Agirre, Rafael]]: [http://www.iglesia.cl/especiales/mesbiblia2006/articulos/aproximacion.pdf "Aproximación actual al Jesús de la historia"], ''Cuadernos de Teología Deusto'', 5. zbk. ISBN 84-7485-424-5</ref><ref name="Quesnel_201">Michel Quesnel, « Jésus et le témoignage des Évangiles », ''Aux origines du christianisme'', Gallimard/Le Monde de la Bible, 2000, 201. orr.</ref>.
 
* Mateoren arabera, [[Maria]] bere senargai [[Josef Nazaretekoa|Josefekin]] [[Betleem]]en bizi zen, ezkontzeko hitz emanda. Maria haurdun gelditugeraitu zen inork nola jakin gabe, eta Josefek beragandik banatzea erabaki zuen. Hala ere, ametsetan mezu bat jaso zuen, Mariaren semea [[Espiritu Santua]]ren bitartez sortu zela esanez, Jainkoak Israeli bidali beharreko Mesias hain zuzen (Mt 1, 19-21). Jesus jaiotzean Ekialdeko Azti batzuk etorri ziren bera gurtzera, izar bati jarraituz. [[Herodes Antipas|Herodes]] erregeak Jesus hil nahi zuela jakinda, Josefek [[Maria]] eta Jesus hartuta [[Egipto]]ra alde egin zuen eta han egon ziren Herodes hil arte (Mt 2,19-29).
 
* Lukasen ebanjelioaren arabera, Maria eta Josef [[Nazaret]]en bizi ziren. Mariak aingeru baten bidez Jainkoaren semearen ama izango dela jakin zuen (Lk 1, 26-38). Bere haurdunaldia, gainera, bere lehengusina Elisabetenarekin lotuta dago; honengandik jaioko da Joan Bataiatzailea, Jesusi bidea gertatuko diona. Garai hartan [[Erromatar Inperioa]]n errolda garrantzitsu bat egin zen eta Josef [[Betleem]]goa zenez bertara joan behar izan zen izena ematera<ref>Geza Vermes ''El nacimiento de Jesús'', 237. orr.</ref>. Bidaia honetan jaio zen Jesus, estalpe batean. Artzainek eta inguruko herritarrek gurtu zuten. Hortik aurrera Jesusen haurtzaroa Nazareten pasatu zen, 12 urte zituela [[Jerusalem|Jerusalenera]] egindako erromesaldi bat kenduta.
Joan Bataiatzaileak Jesusen berri eman zuen bere bizitzan zehar. Jesusek Joanen bataioa jaso zuen Jordan ibaian, eta une hartan [[Espiritu Santua]] jaitsi zen Zerutik uso itxuran, eta [[Jainko]]aren ahotsa entzun zen Jesus bere seme maitea zela aitortuz.
 
Bataioaren ondoren, Jesus basamortura joan zen berrogei eguneko penitentzia egitera. Aldi hartan, [[Deabru]]ak tentatu zuen hiru aldiz. Horren ostean, bere jarraitzaileak ([[Apostolu]]ak) aukeratu zituen, Galileara itzuli zen eta han hasi zuen bere bizitza publikoa.
 
=== Bizitza publikoa ===
2.572

edits