Gabriel García Márquez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
9. lerroa:
 
Gabriel García Márquez, Gabriel Eligio García eta Luisa Santiaga Márquezen semea zen. Bere gurasoak maitemindu zirenean, amaren aitak, Nicolás Ricardo Márquez Mejía koronelak, harreman hura gaitzetsi egin zuen, Aracatacara telegrafista gisa iritsi zen Gabriel Eligio García bere alabarentzako gizon desegokia zela uste zuelako. Izan ere, senargabeko amaren semea zen, Kolonbiako Alderdi Kontserbadoreko kidea eta emakumezalea<ref name=":1">{{Erreferentzia|Cite book|abizena=García Márquez|izena=Gabriel|izenburua=Vivir para contarla|Argitaletxea=Norma (Bogotá)(1. edizioa)|Urtea=2002|ISBN=978-958-04-7016-8}}</ref>. Bikotea banantzeko asmoz, Luisa hiritik atera zuten, baina Gabriel Eligiok erraz gorteatu zuen Luisa bibolinez jotako serenatekin, maitasunezko poemekin, gutunekin eta maiz bidaltzen zizkion mezu telegrafikoekin. Azkenean, familiak amore eman zuen eta [[1928]]ko ekainaren 11n ezkondu ziren [[Santa Marta (Kolonbia)|Santa Martan]]. Gurasoen [[tragikomedia]] hau inspirazio-iturria izan zen semearentzat, ''[[El amor en los tiempos del cólera]]''liburua idazteko<ref name=":1" />.
 
 
Gabriel (Gabo) jaio eta gutxira, bere aita farmazialari gisa hasi zen lanean, eta [[1929]]ko urtarrilean [[Barranquilla]]ra joan zen bizitzera, Luisarekin, Gabriel semea [[Aracataca]]n utziz, amaren aldeko aitona-amonen zaintzapean. Haurtzaroko lehen urteak, [[1936]]. urtera arte, aitona-amonekin pasa zituenez<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Heriotza iragarritako baten kronika|urtea=1982|abizena=García Márquez|izena=Gabriel|orrialdeak=|orrialdea=Hitzaurrea|argitaletxea=Sendoa, 1982|ISBN=84-02-07693-9}}</ref>, bere aitona Nicolás Márquez koronelaren eragin zuzena jaso zuen, zeinak gaztetan Medardo Pacheco akabatu zuen duelu batean eta bere hiru seme ofizialez gain, beste bederatzi ume izan zituen emakume desberdinekin. Amaren ama, Tranquilina Iguarán Cotes (berarentzat amona Mina), “irudimen eta superstizioso handiko emakume” gisa deskribatzen zuen García Márquezek, etxea mamuen istorioekin, aieruekin, augurioekin eta seinale misteriotsuekin betetzen zuen emakume gisa, eta aitonaren eragina handia izan bazen, ez zen gutxiago izan amonarena; García Marquezek berak esanda, bere eragin literario nagusia izan zen amona<ref>{{Erreferentzia|abizena=García Márquez|izena=Gabriel|izenburua=El olor de la guayaba:conversaciones con Plinio Apuleyo Mendoza/Gabriel García Márquez|Argitaletxea=Ed. Bruguera (Barcelona)|Urtea=1982|ISBN=84-02-08803-1}}</ref>.