Gabriel García Márquez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
11. lerroa:
 
 
Gabriel (Gabo) jaio eta gutxira, bere aita farmazialari gisa hasi zen lanean, eta [[1929]]ko urtarrilean [[Barranquilla]]ra joan zen bizitzera, Luisarekin, Gabriel semea [[Aracataca]]n utziz, amaren aldeko aitona-amonen zaintzapean. Haurtzaroko lehen urteak, [[1936]]. urtera arte, aitona-amonekin pasa zituenez<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Heriotza iragarritako baten kronika|urtea=1982|abizena=García Márquez|izena=Gabriel|orrialdeak=|orrialdea=Hitzaurrea|argitaletxea=Sendoa, 1982|ISBN=84-02-07693-9}}</ref>, bere aitona Nicolás Márquez koronelaren eragin zuzena jaso zuen, zeinak gaztetan Medardo Pacheco akabatu zuen duelu batean eta bere hiru seme ofizialez gain, beste bederatzi ume izan zituen emakume desberdinekin. Amaren ama, Tranquilina Iguarán Cotes (berarentzat amona Mina), “irudimen eta superstizioso handiko emakume” gisa deskribatzen zuen García Márquezek, etxea mamuen istorioekin, aieruekin, augurioekin eta seinale misteriotsuekin betetzen zuen emakume gisa, eta aitonaren eragina handia izan bazen, ez zen gutxiago izan amonarena; García Marquezek berak esanda, bere eragin literario nagusia izan zen amona<ref>{{Erreferentzia|abizena=García Márquez|izena=Gabriel|izenburua=El olor de la guayaba:conversaciones con Plinio Apuleyo Mendoza/Gabriel García Márquez. Barcelona: |Argitaletxea=Ed. Bruguera, (Barcelona)|Urtea=1982; |ISBN =84-02-08803-1}}</ref>.
 
[[1943]]a urte erabakigarria izan zen Gaborentzat, bere bizitzan egingo zituen bidaia ugari guztien abiapuntua izango zen lehenengo bidaia egin baitzuen, Bogotara, eta han egin zuen Batxillergoa, ''Liceo Nacional de Zipaquirá'' ikastetxean.
19. lerroa:
[[1947]]. urtean, [[Bogota]]ko [[Universidad Nacional de Colombia]]n Zuzenbideko ikasketak hasi zituen urte berean hasi zen ''El Espectador'' egunkarian bere lehenengo ipuinak argitaratzen. Zehazki, 1947ko irailaren 17an argitaratu zen bere lehenengo ipuina, ''La tercera resignación''. Argitalpen horiek ''Ojos de perro azul'' liburuan bildu zituen gero.
 
[[1948]]. urtean, [[Juan Roa Sierra]] izeneko gizon batek [[Jorge Eliécer Gaitan]] hil zuen Bogotan, eta hilketa hark hirian eragin zuen zalapartaren eraginez, [[Cartagena]] hirira lehenik eta Barranquillara gero mugitu zen García Márquez, non norabiderik eta dirurik gabe pasatu zituen hainbat hilabete; parkeetan lo egiten hasi zen eta prostituten auzo batean bizitzen bukatu zuen, Barranquillako ''El Universal'' eta ''Heraldo de Barranquilla'' izeneko egunkarietan lanean hasi zen arte. ''La Jirafa'' deitu zion bere zutabeari. Urte gogorrak bizi izan zituen arren, zoriontsua zen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Gabriel GARCÍA MÁRQUEZ: GABO, memorias de una vida mágica. |Argitaletxea=Ed. Sins entido (Madrid)|Urtea=2013|ISBN=978-84-15530-21-3}}</ref>.
 
[[1954]]. urtean, Bogotan, ''El Espectador'' egunkariko erredakzioan sartu zen, eta zinemako kritikak eta erreportajeak idazten zituen<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Heriotza iragarritako baten kronika|urtea=1982|abizena=García Márquez|izena=Gabriel|orrialdeak=|orrialdea=Hitzaurrea|argitaletxea=Sendoa, 1982|ISBN=84-02-07693-9}}</ref>.
31. lerroa:
Hiru urte Ekialdeko Europan barna ibili ondoren, [[Caracas]]era joan zen ''Revista Momento'' delakoan kazetari gisa lan egitera, eta [[1958]]an Kolonbiara itzuli zen, Barranquillara, Mercedes Barcharekin ezkontzera.
 
[[1959]]an Cubara joan zen, Plinio Apuleyorekin batera, hango iraultzaren berri bertatik bertara emateko asmoz. Urte berean jaio zen, halaber, bikotearen lehenengo semea, Rodrigo (zinemagile izatera iritsi zena). Eta handik gutxira [[Habana]]ra joan zen lanera, ''Prensa Latina'' izeneko erredakzioan kazetari berriak formatzeko arduradun gisa. Habanako giroa zapuzten hasi zenean, ''Prensa Latina'' bulegoak irekitzen hasi zen [[Latinoamerika]]ko hainbat hiriburutan eta [[1961]]ean [[New York]]era bidali zuten Gabo, berriemaile gisa, bere familiarekin. Baina iraultzaren aurka zeuden disidente kubatarrengandik mehatxuak eta kritikak jasotzen hasi zen, bere erreportajeetan kontatzen zuenarekin bat egiten ez dutelako, familiari beldurra sartu zitzaion eta [[Mexiko]]ra mugitu ziren, lasaitasun bila. [[Mexiko Hiria]]an jarri ziren bizitzen 60. hamarkadaren hasieran eta hantxe jaio zen bigarren semea, Gonzalo (diseinatzaile grafikoa). [[1962]]an, Gonzalo jaio zen egun berean, eman zioten 3.000 dolarreko balioa zuen ESSO Eleberriaren Saria, ''La mala hola'' lanarekin<ref>{{Erreferentzia|abizena=Martin|izena=Gerald|izenburua=Gabriel García Márquez: una vida.|Argitaletxea=Nueva York: Knopf Doubleday Publishing Group|Urtea=2009|ISBN=0-307-47228-0, 9780307472281}}</ref>.
 
''La casa'' eleberria idazteko ideia buruan zuela, ez aurrera ez atzera geratu zen, bere karrera literarioa bukatutzat zegoela sentitzera iritsi arte. Eta orduan zinema munduan hasi zen lanean. Carlos Fuentes idazle mexikarrarekin batera [[Juan Rulfo]]ren ''El gallo de oro'' lana egokitu zuen zinemarako gidoi formatura eta [[Arturo Ripstein]]ek zuzenduko zuen ''Tiempo de morir'' filmaren gidoia ere idatzi zuen bere lan-taldearekin. Gerora, aipatu zuzendariak Gaboren hainbat lan zinemaratuko zituen. Lan zinematografiko hauek lasaitasun ekonomiko bat eman zioten familiari. Baina García Márquezek idatzi egin nahi zuen, idaztea zen bere izateko arrazoia.