Gabriel García Márquez: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
12. lerroa:
Gabriel (Gabo) jaio eta gutxira, bere aita farmazialari gisa hasi zen lanean, eta [[1929]]ko urtarrilean [[Barranquilla]]ra joan zen bizitzera, Luisarekin, Gabriel semea [[Aracataca]]n utziz, amaren aldeko aitona-amonen zaintzapean. Haurtzaroko lehen urteak, [[1936]]. urtera arte, aitona-amonekin pasa zituenez<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Heriotza iragarritako baten kronika|urtea=1982|abizena=García Márquez|izena=Gabriel|orrialdeak=|orrialdea=Hitzaurrea|argitaletxea=Sendoa, 1982|ISBN=84-02-07693-9}}</ref>, bere aitona Nicolás Márquez koronelaren eragin zuzena jaso zuen, zeinak gaztetan Medardo Pacheco akabatu zuen duelu batean eta bere hiru seme ofizialez gain, beste bederatzi ume izan zituen emakume desberdinekin. Amaren ama, Tranquilina Iguarán Cotes (berarentzat amona Mina), “irudimen eta superstizioso handiko emakume” gisa deskribatzen zuen García Márquezek, etxea mamuen istorioekin, aieruekin, augurioekin eta seinale misteriotsuekin betetzen zuen emakume gisa, eta aitonaren eragina handia izan bazen, ez zen gutxiago izan amonarena; García Marquezek berak esanda, bere eragin literario nagusia izan zen amona<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El olor de la guayaba:conversaciones con Plinio Apuleyo Mendoza/Gabriel García Márquez. Barcelona: Ed. Bruguera, 1982; ISBN 84-02-08803-1}}</ref>.
 
1943a[[1943]]a urte erabakigarria izan zen Gaborentzat, bere bizitzan egingo zituen bidaia ugari guztien abiapuntua izango zen lehenengo bidaia egin baitzuen, Bogotara, eta han egin zuen Batxillergoa, ''Liceo Nacional de Zipaquirá'' ikastetxean.
 
1944an[[1944]]an bere bizitzako maitea izango zena ezagutu zuen, berarengandik bananduko ez zen adiskidea, literaturan izan zuen konplizea, bere ametsak betetzeko babes osoa emango zion emakumea; Mercedes ezagutu zuen, hamaika urteko neskatila.
 
[[1947]]. urtean, [[Bogota]]ko [[Universidad Nacional de Colombia]]n Zuzenbideko ikasketak hasi zituen urte berean hasi zen ''El Espectador'' egunkarian bere lehenengo ipuinak argitaratzen. Zehazki, 1947ko irailaren 17an argitaratu zen bere lehenengo ipuina, ''La tercera resignación''. Argitalpen horiek ''Ojos de perro azul'' liburuan bildu zituen gero.